Itxi

kultura

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Zinemaldia, Biarritzeko aireportuko greba eta covid-19aren laugarren dosia Nafarroan

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

  • Gaur abiatuko da Zinemaldia.

    Gaur abiatuko da Zinemaldia.

Ondorengo gaiek hartuko dituzte gaur, irailak 16, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Zinemaldia hasiko da: Iritsi da zinemarekin dugun hitzordu nagusienetakoa. 09:00etan abiatuko da Kursaalen Sail Ofizialean lehiatuko den "Modelo 77" filmarekin. Gauean, berriz, irekiera gala egingo dute; zuzenean jarraitu ahalko duzu eitb.eus-en. 

- Greba Biarritzeko aireportuan; hegaldi gehienak, bertan behera: Frantziako Estatuko aire kontrolatzaileek greba deitu dute gaurko, eta ondorioz, Biarritzeko aireportuan (Lapurdi) gaurko programatuta zeuden hegaldi gehienak bertan behera utzi behar izan dituzte. Hala, 18 hegaldi ez dira ibiliko. 

- Txertoaren laugarren dosia jasotzeko kanpainaren aurkezpena Nafarroan: Foru Gobernuak pertsona zaurgarrienak covid-19arengandik babesteko laugarren ziztadaren kanpaina aurkeztuko du goizean, Osasun Publiko eta Lan arloko Institutuan.