Itxi

Zinemaldia

Izarrak

John Travolta Donostian da jada 'Savages' filma aurkezteko

Erredakzioa

21:00ak aldera helduta, bertan bildutako hainbat zaleekin izan ostean, Maria Cristina Hotelera sartu da. Oliver Stone eta Benicio del Toro arratsaldean heldu dira Donostiara.

00:45
John Travolta Donostiara iritsi da

John Travolta aktore estatubatuarra 21:00ak aldera heldu da Donostiako Maria Cristina Hotelera, Oliver Stone eta Benicio del Tororekin, Zinemaldiko Zabaltegi-Perlas sailaren barnean 'Savages' filma aurkezteko. Halaber, Puerto Ricoko aktorea eta zinemagilea arratsaldean zehar heldu dira Donostiara.

Ben Affleck ere Donostian da eta Argo, zuzendari moduan egin duen azken lana aurkeztuko du gaur. Estatubatuarra bere filmaren protagonista da, John Goodman eta Alan Arkinekin batera. Lehiaketaz kanpo izango da Donostiako Zinemaldian.

John Goodman Donostian izango dela jakinarazi zuten antolatzaileek, baina azken orduan bertan behera utzi behar izan du aurkezpena, agenda profesionalarekin arazoak izan dituelako.

Ben Affleckek zuzendari moduan egiten duen hirugarren pelikula da Argo, Gone Baby, Gone eta The Townen ostean. Gidoilari moduan, Oscar saria eta Urrezko Globoa eskuratu zituen Matt Damonekin batera, Good Will Hunting lanagatik.

Gainera, Fermin Muguruzaren Zuloak eta Pablo Bergerren Edurnezuri estreinatu dituzte gaur. Azkenak Maribel Verdu du protagonista.

Eitb.com-ek zuzenean eskainiko du Oliver Stone eta John Travoltari Donostia sarien ematea, igandean 22:00etatik aurrera.