Itxi

Zinemaldia

Jaialdia

Oliver Stonek eta John Travoltak lekukoa hartu dute

Donostia Saria jasoko dute gauean eta ETB1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute. 'Savages' lana aurkezten dute Zabaltegi-Perlak sailean.

00:45
John Travolta Donostiara iritsi da

Oliver Stone eta John Travolta Donostian dira eta Donostia Saria jasoko dute gaur, zinema munduan egindako ibilbidea omentzeko. Gainera, 'Savages' lana aurkezten dute Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Perlak sailean.

ETB1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute John Travoltari eta Oliver Stonei Donostia Saria ematea.

Gainera, Sail Ofizialean El muerto y ser feliz eta Dans le maison aurkeztuko dute.

Michel Gaztambide gidoilariak Zinemaldiko Zinemira saria jasoko du gaur. Gaztambidek Julio Medem (Vacas, 1992) eta Enrique Urbizu (La caja 507, 2002; La vida mancha, 2003; No habrá paz para los malvados, 2011) zuzendariekin egin du lan gidoilari gisa, eta Chatarra (Felix Rotaeta, 1991), Santa Cruz, el cura guerrillero (Jose Maria Tuduri, 1991), Un poco de chocolate (Aitzol Aramaio, 2008) eta El idioma imposible (Rodrigo Rodero, 2010) filmen gidoiak ere idatzi ditu.

John Travolta: Bi izendapen Oscarretarako

John Travolta bi aldiz izendatu dute Oscar sarietarako. Horietako bat Quentin Tarantino zuzendariaren Pulp Fiction(1994) filmeko soldatapeko hiltzaile eta filosofoaren antzezpenbikainagatik; rol horregatik BAFTA sarietarako eta Urrezko Globoetarakoere izendatu zuten, eta aktore onenaren Los Angeleseko KritikaElkartearen saria irabazi zuen.

Berriz ere txalotu zuten zinema-ekoizle bilakaturiko mafiosoaren rolagatik, Get Shorty(1996) filmean, eta hari esker film luze bateko (komedia ala musikala)aktore onenaren Urrezko Globoa irabazi zuen. 1998an BikaintasunZinematografikoaren Britainia Saria eman zion BAFTA akademiak, etaBizitzako Lorpenen Saria irabazi zuen Chicagoko zinema-jaialdian.Horretaz gain, Critics Broadcast Association elkarteak ematen duen AlanJ. Pakula sari entzutetsua ere irabazi zuen Steven Zaillianzuzendariaren A Civil Action (1998) filmean eginiko lanagatik. Urte horretan bertan, Urrezko Globoetarako izendatu zuten Mike Nichols zuzendariaren Primary Colors (1998) filmagatik, eta 2008an seigarren aldiz izendatu zuten Urrezko Globoetara, Hairspray arrakastatsuagatik.



Oliver Stone: 60. urteurreneko Donostia saria

AEBetako zinema modernoaren zuzendari enblematikoenetako bat da Oliver Stone (New York, 1946), eta bere lanetan eztabaida handia sortzen duten gai sozialak eta politikoak jorratzen ditu, estilo bisual oso indartsua baliatuz.

Gidoilari gisa hasi zen zinema-munduan, eta lehenengo Oscar saria Alan Parker zuzendariaren Midnight Express(1978) filmaren gidoiagatik jaso zuen. Beste pelikula ezagun batzuengidoiak ere bereak dira, tartean John Milius zuzendariaren Conan the Barbarian (1982) eta Brian de Palmaren Scarface (1983) filmetakoak.

Zuzendari gisa egin zuen lehenengo lana The Hand (1981) fantasia thrillerra izan zen; baina estilo berezia eta zuzendari moduan dituen interesak bost urte geroago geratu ziren agerian, Salvador (1986) drama politikoarekin. Film horrek Zinemaldiko Belodromoko proiekzioak inauguratu zituen bere garaian.

Ondoren, nazioartean ospea ekarri zion Platoon (1986) filma etorri zen, Vietnamgo gerrari buruzko erretratu latza. Horri esker, zuzendari onenaren Oscar saria irabazi zuen, baita film onenarena ere. Arrakasta handia izaten jarraitu zuen negozio handien munduari buruz ikuspegi garratza eskaintzen zuen Wall Street (1987) lanarekin, eta berriz ere Vietnamgo traumaz hitz egiten zuen Born on the Fourth of July (Uztailaren 4an jaioa, 1989) filmarekin. Azken honi esker, zuzendari onenaren Oscar saria irabazi zuen.

Hurrengofilmetan, Stonek AEB modernoari buruzko erretratu sakon eta hunkigarriaeskaini du, eta, besteak beste, honako gai hauek landu ditu: Kennedyrenhilketa, JFK (1991); Richard Nixonen agintaldia, Nixon (1995); AEBetako gizartearen indarkeria, Natural Born Killers (Hiltzaile jaioak, 1994); kirolaren munduko ustelkeria, Any Given Sunday (Edozein igandetan, 1999) eta irailaren 11ko atentatuak, World Trade Center (2006).

Stone lau aldiz izan da Donostia Zinemaldian, Salvador, Natural Born Killers eta World Trade Center lanak aurkezten, Belodromoan, eta Looking for Fidel (2004) dokumentala aurkezten, Zabaltegi-Bereziak sailean.