Itxi

Zinemaldia

Prentsaurrekoa

Oliver Stone: 'Donostian hartuko nuke erretiroa'

Oliver Stone zinema-zuzendariak 60. Urteurreneko Donostia Sari Berezia jasoko du gaur gauean eta Donostia gogoko duela aitortu du: 'Emakumeak, janaria. Posible badut, hemen hartuko dut erretiroa'.

01:20
John Travoltari eta Oliver Stoneri elkarrizketa

Oliver Stonek (New York, 1946) 60. Urteurreneko Donostia Sarietako lehena (bestea Dustin Hoffmanek jasoko du) jasoko du gaur, "Estatu Batuetako zinema garaikideko zuzendari garrantzitsuenetariko bat" izateagatik eta "pil-pilean dauden gai politiko eta sozialei" tarte egiteagatik.

"Zoragarria da Donostiara itzultzea, 1987an 'Salvador' pelikularekin izan nintzen hemen eta 3.000 lagunek belodromoa bete zuten", gogoratzen du.

20 film baino gehiago egin ditu eta hiru Oscar sari (horietako bat "Midnight Express" filmaren gidoilari moduan) jaso ditu, baina "Savages" lana aurkeztera etorri da Donostiara, Zabaltegi-Perlak sailean.

Travolta bueltan da Donostian 29 urteren ostean (1983an "Staying Alive" lanarekin etorri zen), baina Donostia Sarietako bat jasotzera kasu honetan. "Zoriontsua naiz jendea norbaiten lana ospatzeko biltzen delako", mundu guztiak "gainontzekoak suntsitzeko" ahaleginak egiten baititu, bere aburuz. "Saturday Night Fever" pelikularen itxuratik oso urrun agertu da gaur, ilea beltza motz-motz eta Quentin Tarantinok "berriz jaiotzen" lagundu zuela aitortu du, "Pulp Fiction" laneko Vincent Vegaren paperean sartzeko. Oscar sarietarako bigarren hautagaitza eskuratu zuen.