Itxi

Zinemaldia

Donostia Saria

Ewan McGregorren gaua

Erredakzioa

Aktore eskoziarrak Donostia Saria jasoko du gauean eta 'Ezinezkoa' pelikula aurkeztuko du. Tommy Lee Jones eta Dustin Hoffman ere heldu dira Donostiara.

00:43
Ewan McGregor Donostiara heldu da

Ewan McGregorrek Donostia Saria jasoko du gaur Zinemaldian eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko du ekitaldia. Halaber, Juan Antonio Bayonaren 'Ezinezkoa' pelikula aurkeztuko du aktore eskoziarrak, Naomi Wattsekin batera.

60. edizio honetako gainontzeko Donostia sariak Gipuzkoako hiriburura heldu dira gaur.Tommy Lee Jones izan da lehena, goizean. Ewan McGregor 15:00etan heldu da, eta Dustin Hoffman, berriz, arratsaldean. Bernardo Bertolucci 21:35ean espero dute Maria Cristina hotelean.

Sail Ofizialean, Costa-Gavrasen Kapitala eta Carlos Sorinen Arrantzarako egunak estreinatu dituzte. Eduard Cortesek, berriz, Lapurreta! aurkeztu du, lehiaketaz kanpo.

Ibilbide ikusgarria

Ewan McGregor aktoreak paper ausart eta lotsagabeak aukeratu ditu bere ibilbide osoan: Trainspottingen heroinazale baten azalean sartu zen eta azkena, Ezinezkoa, Donostiako Zinemaldiaren 60. edizioan aurkeztuko du, eta Donostia Saria jasoko du gaur.