Itxi

Oscarrak 2024

85 edizioa

Charlize Theron eta Daniel Radcliffe ere, Oscar sarietako galan

Erredakzioa

Channing Tatum eta Joseph Gordon-Levitt ere otsailaren 24ko zeremonian izango direla iragarri dute.

  • Daniel Radcliffe eta Charlize Theron. Argazkia: EFE

    Daniel Radcliffe eta Charlize Theron. Argazkia: EFE

Charlize Theron, Channing Tatum, Joseph Gordon-Levitt eta Daniel Radcliffe aktoreek ere Oscarren gala parte hartuko dutela iragarri dute Craig Zadan eta Neil Meron ekitaldiaren ekoizleek.

Gordon-Levittek, Radcliffek eta Tatumek Oscarretan parte hartzen duten lehen aldia izango da. Theronek, berriz, Monster pelikulari Oscarra irabazi eta North Country (2005) pelikulari esker beste hautagaitza bat izan zuen.

Oscarretako 85. edizioko galan izango dira Robert Downey Jr., Samuel L. Jackson, Chris Evans, Jeremy Renner, Mark Ruffalo, Jean Dujardin, Christopher Plummer, Octavia Spencer, Meryl Streep eta Mark Wahlberg ere. Gainera, Adele, Norah Jones eta Barbra Streisand abeslariek ere zeremonian parte hartuko dute.