Itxi

Oscarrak 2024

Astelehen goizaldean

eitb.eus-ek Oscarretako galak ematen duen guztia kontatuko du zuzenean

Erredakzioa

Astelehen goizaldean, otsailak 23, Los Angelesko Dolby antzokian gertatzen denaren berri emango du eitb.eus-ek minutuz minutu.

  • Neil Patrick Harris izango da Oscarren galako aurkezlea. Argazkia: Efe.

    Neil Patrick Harris izango da Oscarren galako aurkezlea. Argazkia: Efe.

Aurten ere, Zinema Arte eta Zientzien Hollywoodeko Akademiak urteko lan eta profesional azpimarragarrienen lana goraipatuko du otsail amaierako hitzorduan: Los Angelesko Dolby antzokiak Oscar sariak banatzeko ekitaldia hartuko du astelehen honetan. 02:30ean hasi eta goizeko seiak aldera bukatuko da zeremonia.

87. edizio honetako ekitaldiak ematen duen oro kontatuko du eitb.eus-ek minutuz minutu: saridunak, agertoki gaineko ikuskizunak (Lady Gaga, Adam Levine, John Legend…), alfonbra gorriko giroa… AEBko zinemaren jaiaren lekuko izango gara.

Ikuskizuna Neil Patrick Harrisek aurkeztuko du, 02:30ean hasita, baina lehenagotik ere egongo da zer kontatu. Plazer baduzue, eitb.eus-en jarraitu ahal izango duzue, esan bezala, astelehen goizaldean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Oscar 2024