Itxi

Zinema

Ekitaldia

Honela kontatu dizuegu Goya sarien gala

Goya sarien 27. edizioaren ekitaldia, Eva Hachek aurkeztuta, Madrilgo Felipe Printzearen Kongresuen Zentroan izan da.

Pablo Berger bilbotarraren 'Blancanieves', Alberto Rodriguezen 'Grupo 7', Juan Antonio Bayonaren 'Lo imposible' eta Fernando Truebaren 'El artista y la modelo' dira gaurko faboritoak, 18, 16, 14 eta 13 hautagaitzarekin, hurrenez hurren.

21:25: Goya sarien ekitaldia 22:00etan hasiko da.

22:02: Eva Hache eta González-Macho, 'Bienvenido Mr. Marshall' pelikularen inguruko sketxa eginez.

22:10: Eva Hache ekitaldiko gidariak Osasuneko murrizketak kritikatu ditu. Gainera, hautagaiak errepasatu ditu.

22:19: Aktore hasiberri onenari saria eman dute Irene Escolarrek eta Hugo Silvak: Joaquin Nuñezek eskuratu du "Grupo 7" pelikulagatik.

22:24: Zuzendaritza artistiko onena: Alain Bainée, "Blancanieves" filmagatik.

22:29: Jantzigintza onenari Goya Saria: Paco Delgado, "Blancanieves" lanagatik.

22:39: Eva Hacheren sarreraren ostean, Gonzalez Machoren hitzaldia. 12 hilabetez kolokan izan direla esan du, azken Goya sarietatik. Gainera, BEZaren igoera kritikatu du.

22:49: Muntaia onenaren saria "Lo imposible" pelikulari.

22:52: Animaziozko film labur onena, "El vendedor de humo".

22:55: Dokumental labur onenaren Goya saria, "A story for the Modlins".

22:58: Fikziozko film labur onenari Goya "Aquel no era yo", Esteban Crespo Garcíarena.

22:00: Quim Gutierrezek eta Blanca Suarezek emakumezko aktore onenaren saria eman dute. Candela Peña da irabazlea, "Una pistola en cada mano" filmagatik.

22:10: Concha Velascok Ohorezko Goya saria jaso du, abesten, Espainiako beste hainbat aktorerekin batera.

22:20: Aurkezleen akats baten ostean, "Blancanieves"ek eskuratu du abesti onenaren saria. Pablo Bergerrek "ez irabazleak" ekarri ditu gogora.

22:25: Musika onenaren saria Alfonso de Vilallongarentzat, "Blancanieves" pelikulagatik.

22:28: Soinu onenaren saria "Lo imposible" filmarentzat.

22:29: Pablo Berger bilbotarraren "Blancanieves", besteen aurretik doa lau sarirekin.

22:33: Guillen anai-arrebek (Fernando eta Cayetana) eskerrak eman dituzte Fernando aitari eskainitako doluminagatik. Duela gutxi hil da Fernando Guillén.

22:37: Emakumezko aktore onenaren saria, Macarena Garciarentzat, "Blancanieves" pelikulagatik.

22:48: Jean-Claude Carriere maisua gogora ekarri du Pablo Bergerrek gidoi onenaren saria Blancanieves pelikulagatik jasotzean.

22:50: Gaueko lehen saria "Las aventuras de Tadeo Jones"entzat, moldatutako gidoi onenarena.

22:57: José Coronadok Maribel Verduri eman dio emakumezko aktore onenaren saria, "Blancanieves" pelikulagatik. Bere bigarren Goya saria da.

00:01: Argazkilari zuzendari onenaren saria, Kiko de la Ricari, "Blancanieves" pelikulagatik. Pablo Bergerren pelikulak bederatzigarren saria du.

00:05: Efektu berezi onenaren saria "Lo imposible" pelikularentzat izan da.

00:13: "In memoriam" bideoaren ostean, Enrique Gatori zuzendari hasiberri onenaren saria eman diote, "Las Aventuras de Tadeo Jones" animaziozko film luzeagatik.

00:17: Ernesto Sevillak, Joaquín Reyesek, Carlos Arecesek eta beste aktore komiko batzuek sketx bat egin dute, aldarrikapenen inguruan.

00:23: Gizonezko errepartoko aktore onenaren Goya saria Julián Villagránentzat, "Grupo 7" pelikulagatik.

00:27: Beste sari bat "Blancanieves"entzat, makillaje onenarena.

00:34: "Intouchables", Europako film onena. Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten eta gogora ekarri dute, Rebordinos zuzendariari eskertuz.

00:36: Iberoamerikako film onena, "Juan de los muertos" film kubatarrarentzat. Kubako zinema independienteari ateak ireki dizkiotela esan dute, oso hunkituta.

00:40: "Las aventuras de Tadeo Jones"entzat gaueko hirugarren saria.

00:44: Javier Bardemek pelikula dokumental onenaren saria jaso du, "Hijos de las nubes" pelikulagatik, Saharako gatazkari buruz.

00:51: Gizonezko interpretazio onenaren saria Jose Sacristanentzat. Aktore beteranoaren lehen Goya: auditorio guztia zutik, txalo beroak eskainiz.

01:01: Alejandro Amenábarrek zuzendari onenaren saria eman du. Juan Antonio Bayonari eman dio, "Lo Imposible" filmagatik. Maria Beloni eman dio saria, Naomi Wattsen papera inspiratu zuena.

01:05: Javier Bardemek pelikula onenaren saria eman du. "Blancanieves"ek eskuratu du gaueko sari garrantzitsuenarena. Pablo Bergerren pelikulak 10 sari eskuratu ditu.

01:12: Eva Hachek amaitutzat eman du Goya Sarien 27. edizioa.