Gizartea -

Goya Sariak 2013

Ulloa ez da Goya sarietara joango 'irizpideekin' bat egiten ez duelako

Aktoreen Elkarteak egoera salatzeko deia egin die sarituei. Akademiak ordea, ez du aldarrikapenik nahi, "Gerrari ez" bezalako oihuak errepika ez daitezen.

2013ko Goya sarien hautagaiak. Argazkia: premios-cine.com
2013ko Goya sarien hautagaiak. Argazkia: premios-cine.com
2013ko Goya sarien hautagaiak. Argazkia: premios-cine.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goya Sarien 27. edizioan, sariak ez ezik, kultur arloko murrizketen aurkako aldarriak izango dira protagonista.

Aldarrikapenen festa bilaka daiteke, Aktoreen Elkarteak sarituei murrizketen, BEZaren igoeraren eta etxegabetzeen aurka protesta egiteko eskatu ostean.

Aktoreen Elkarteak "taldearen egungo egoeraren inguruan hausnartzeko" deia egin die. "Zer egingo lukete irakasleek TVE 1go katean, ikusle kopuru gehien dagoen orduan, bi orduko zuzeneko bat euren eskura izango balute? Zer egingo lukete osasun publikoko langileek? Eta langabetuek?

Horixe eskatu du aktoreen sindikatuak, "askoren ustez" aktoreek "gizarteak ez duen bozgorailua aprobetxatu behar dutelako".

Bestalde, 2003an gerraren aurkako protestek sortutako ika-mikaren ostean, Enrique Gonzalez Macho Zinema Akademiako presidenteak Goya sarien izpiritua mantentzea eskatu du.

Eskaera egin arren, hainbat artistek emanaldira ez joatea erabaki dute. Tristan Ulloaren kasua da. Izan ere, aktore horrek Twitter bitartez iragarri duenez, ez da Goya sarietan izango.

"Goya sari-banaketa antolatzeko erabilitako irizpideekin ez nago ados, beraz, bertan ez parte hartzea erabaki dut. Osasuna eta askatasuna", esan du Ulloak.

"Gobernuak esan duenez, gaur gauean garrantzitsuena zinema espainiarra izango da. Baina jakin badakigu, gure Gobernuarentzat artistok zein garrantzitsu izan garen", azpimarratu du.

Lucia Etxebarria idazleak ere bere desadostasuna islatu du Twitterren: "Wert ergela da, eta espero dut Goya sarietan norbaitek hori argi uztea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea