Zinema
Zinemaldia
'Asier eta biok' dokumentalak lau sari jaso ditu Mexikoko Guadalajaran
Gainera, Guadalajarako zinemaldiak Kiko de la Rica argazkilari bilbotarra saritu du, 'Blancanieves' filman egindako lanagatik.
Euskal zinema saritu dute Guadalajarako (Mexiko) Nazioarteko Zinemaldiaren 28. edizioan, Aitor eta Amaia Merinoren "Asier ETA biok" dokumentalak eta Kiko de La Rica argazkilariak sariak jaso baitituzte, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez. Zehazki, Kiko de la Rica bilbotarra Argazkilaritza Zuzendari Onenaren saria eskuratu du "Blancanieves" filmari esker, eta Aitor eta Amaia Merinoren "Asier ETA biok" dokumentalak, Films in Progress sailaren barne parte hartu ondoren, lau sari jaso ditu, filmaketaren posprodukziorako.
Merino anai-arrebak Etxepare Euskal Institutuaren babesean izan dira Guadalajaran dokumentala aurkezten. Guadalajarako 28. Nazioarteko Zinemaldia martxoaren 1etik 9ra bitartean egin zen, eta munduko hainbat herrialdetako azken produkzioak aurkeztu zituen Mexikoko hirian.