Zinema
'Komedia lotsagabea'
Bajo Ulloa Karra Elejalderekin bueltan, ‘Rey gitano’n
Erredakzioa
Euskal zinemagilea film luze berri bat grabatzen hasiko da uztailaren 28an Arabako Errioxan. Filma “lardaskeria eta trufa” omenduko ditu.
Juanma Bajo Ulloa arabar zinemagilea komedia lotsagabera itzuliko da ‘Rey gitano’ filmean. Karra Elejalde, Manuel Manquiña eta Rosa Maria Sarda aktoreak izango ditu alboan horretarako, besteak beste. Uztailaren 28an hasiko dira filmatze lanetan, Arabako Errioxan.
“Ocho apellidos vascos”ekin arrakasta handia izan eta gero, KArra Elejalde Juan Bajo Ulloarekin batuko da berriz, “Airbag”en gisako ‘road movie’ bat egiteko. “Jendea txarto pasatzen ari den honetan” umore “terapeutikoa” eskaini nahi dute.
Film luze honetan, bigarren mailako aktoreek garrantzi handia izango dute, “Airbag”en bezala, eta, GAsteizko aurkezpenean esan duenez, “herrialdeko aktore komiko onenak” erabiliko ditu hori lortzeko.
Besteak beste, Rosa Maria Sarda, “gaiztoarena egiten”, Arturo Valls, Maria Leon, Charo Lopez, Pilar Bardem eta Alber Pla zuzenduko ditu.
‘Rey gitano” filmatzeko lanak uztailaren 28an abiatuko dituzte, Arabako Errioxan, eta, geroago, Gasteizen eta Gesaltza Añanara joango dira.
Hasiera batean, pelikula Andaluzian grabatzea zen askoa, baina, erakundeen laguntza ekonomikoa lortuta, Euskal Herrira mugitu dira. Gasteizko Udalak (65.000 euro), Arabako Errioxako Ardoaren Bideak (100.000 euro) eta Arabako Aldundiak (25.000 euro) jarriko dute dirua.
Karra Elejaldek eta Manuel Manquiñak gorpuztuko dituzten pertsonei dena atzekoz aurrera ateratzen zaie, “Airbag”eko pertsonaiei bezala”. Bi ikertzaile izango dira, bata ezkerzalea eta beste eskuindarra, eta, haien gaitasunik ezak kaosa zabaltzera eramango ditu.