Zinema
'Emakumeek, zeri barre?'
Zinemakumeak Garak emakumeek zuzendutako zinema erakutsiko du Bilbon
Erredakzioa
Emakumeen zuzendutako filmak erakusteko jaio zen jaialdiak galdera hau proposatzen du aurtengo edizioan: “Zeri egiten diote barre emakumeek?”.
-
Dorothy Arzner Hollywood klasikoko aitzindaria omenduko dute Zinemakumeak Garan
Bilboko BBK Aretoak emakumeek zuzendutako zinemaren XIX. topagunea hartuko du gaurtik aurrera. Aurten, Donostiako Zinemaldiak duela hilabete egin zuen bezala, Dorothy Arzner Hollywood klasikoko aitzindaria omenduko dute Bizkaiko zinemaldian: Dance, Girl, Dance filma proiektatuko dute.
Komedia musikal horretaz gain, Lake Bell, Valeria Bruni-Tedeschi, Anne Sewitsky, Almut Getto eta Drew Barrymoreren filmak eskainiko dituzte.
Emakumeek egiten dituzten filmak ezagutarazi nahi ditu zinemaldiak: zeri begiratzen dioten, zer motibazio dituzten, zinemako generoen zer ikuskera duten… aztertuko dute. Aurten, galdera bat planteatu dute: “Zeri egiten diote barre emakumeek?”.
Zuzendari askoren filmak ikusi ahal izango dira: Amy Heckerling (Aquel excitante curso), Claudia Weill (Las amigas) eta Elaine May (El rompecorazones), baita Lina Wertmuller italiarra (Pasqualino Settebellezze) eta Doris Dorrie alemaniarra.
Manuela Moreno zuzendari eta gidoilaria ere egongo da zinemaldian, film laburrak aurkezten. Gainera, solasaldia egingo du gero, BBK Aretoan.
Halaber, Xprest! Aux. film laburren jaialdia ere egongo da, emakumeentzat, Bilborock aretoan, hilaren 24tik 26ra. Urriaren 27, 28 eta 30ean, berriz, Barakaldo antzokira helduko da Zinemakumeak Gara.