Publizitatea
Itxi

2015/01/26

11:19

Zinema

Otsailaren 2ra arte

28 herrialdetako 97 film erakutsiko ditu Zinegoak jaialdiak

Erredakzioa

Gay-lesbo-trans zinema eta arte eszenikoen Bilboko nazioarteko jaialdiaren 12. edizioak bederatzi euskal film eta doako hogei proiekzio eskainiko ditu aurten.

  • "Anitaren azkeneko cha-cha-chá" filipinar filma ikusi ahalko da. Argazkia: Zinegoak.

    "Anitaren azkeneko cha-cha-chá" filipinar filma ikusi ahalko da. Argazkia: Zinegoak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur, astelehena, abiatuko da, Bilbon, Zinegoak gay-lesbo-trans zinema eta arte eszenikoen jaialdia, eta, haren kariaz, 100 emanaldi baino gehiago eskainiko dira Bilbon otsailaren 2ra arte, horietako 20 doakoak.

Aurtengo ekitaldiaren protagonista nagusiak Miguel Albaladejo (?El cielo abierto?, ?Rencor?, ?Volando voy??) idazle eta zuzendaria eta Fernando Diez ekoizle eta argazkilari bilbotarra izango dira, biek omenezko ohorezko Mikeldi saria jasoko baitute. Diezek ?Los tontos y los estúpidos? Roberto Castonen lana eta ?A escondidas? Mikel Ruedaren filmak ekoitzi ditu berriki, esaterako, eta bi pelikulok jaialdian zehar ikusi ahalko dira.

Zinegoaken erakutsiko dituzten 97 filmetatik bederatzi Euskal Herrian egindakoak dira. Gainera, aurten inoiz baino presentzia handiagoa izango du euskarak jaialdian, ziklo batzuek euskarazko azpitituluak eskainiko baitituzte.

Jaialdia inauguratzeko, ?Dólares de arena? Israel Cárdenas eta Laura Amelia Guzmán zuzendarien pelikula eskainiko dute gaur, astelehena, 20:00etatik aurrera Arriaga Antzokian, eta sarrera doakoa da. Turistekin harremanak izaten dituen dominikar baten istorioa da.

Gainera, aurten aurrenekoz klasikoak berreskuratuko dituzte ?Klasiko ezkutu argituak? atalean. William Wyler eta John Ford 60ko hamarkadako Hollywoodeko ikurrek emakumezkoentzat idatziriko bi istorio erakutsiko dituzte: ?Gezurra? eta ?7 emakume?. Halaber, "Bilgune" atalean LGTB kolektiboak frankismoan jasandako errepresioari begiratuko diote, eta Pasoliniren lanaren gaineko atzerabegirakoa prestatu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;