Itxi

Zinema

'La noche del ratón' SBIFF-en

Bukatu da jaia

Miriam Cabeza

Miriam Cabeza “La noche del ratón” filmaren protagonista Santa Barbara Film Festivalen egon da, Kalifornian, filma aurkezten. Bizitakoaren balorazioa egitea dagokio orain.

Ez zait erraza hau bukatu dela idaztea? Hasi besterik ez dela egin sentitzen dut! Hori bai: egitekoa ondo bete dugun segurtasunez goaz. Nota ona atera dugula ere esango nuke.

Baliteke igarle gisa ez izatea etorkizun oparorik? hirugarren emanaldia ez zen izan genuen onena izan. Larritzeko moduko ezer ez, dena dela.

Albisteak, proiektuak eta, batik bat, ilusioa ekarri dugu; bertara eraman genuena baino are gehiago.

Hitz horiek laburtzen dute, niretzat, agian nire bizitzako bidaiarik zirraragarriena izan dena. Hala da. Esan eta izan.

Kalifornia. Los Angeles. Berez, gutxien-gutxienik, hiriak nire arreta pizten zuen. Zinema industriaren sorburu eta ikurra, eta bertara gindoazen (batik bat), lanera!

Horrela ibili gara, astebetez networking esaten dioten horretan jardunean: elkarrizketak egin, jaialdiaren hainbat ekitalditara bertaratu? Eta albisteak dakartzagu. Etorkizunera begirakoak, baina albisteak.

Miriam Cabeza

Hala ere, bizitzan dena ez da lana. Beraz, egun pare bat gorde nuen turista gisa disfrutatzeko? Ez da gutxiagorako. Hollwooden garagardo bat hartzeko, Beverly Hillsen galtzeko, Venice Beachen paseoan egiteko behar gorria nuen. Eta egin nuen, eta baita ganoraz egin ere.

Hartara, hiriari zuku guztia atera diodan plazerarekin itzuli naiz. Seguru naiz ez dela joango naizen azken aldia; ea berandu baino lehen itzuli ahal naizen.

Pozik nago, eromenak saria ekartzen duela berretsi ahal izan dudalako pozik!

"La noche del raton"eko lantaldearen agurra, Kaliforniatik (jatorrizkoa, gaztelaniaz)

Hemen aurkituko nauzue:

https://twitter.com/MiriamCabeza_

http://instagram.com/miriamcabeza_/

https://www.facebook.com/pages/Miriam-Cabeza/262130720505706

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena