Publizitatea
Itxi

2015/11/12

13:28

Zinema

Azaroak 22-29

41 film lehiatuko dira Lekeitioko Euskal Zine Bileran

eitb.eus

10 film profesional eta 31 amateur lehiatuko dira Lekeitioko zinemaldian, azaroaren 22tik 29ra. 38. edizioa beteko du aurten euskara hutsezko zinema jaialdi bakarrak.

  • 10 film profesional eta 31 amateur erakutsiko dituzte

    10 film profesional eta 31 amateur erakutsiko dituzte

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hogeita hamazortzigarren edizioa beteko du aurten Euskal Zine Bilera Lekeitioko zinemaldiak, euskarazko ekoizpenak soilik ematen dituen zinema jaialdi bakarrak. Hain zuzen, 41 filmek parte hartuko dute aurten topagunean, 10 profesionalek eta 31 amateurrek.

Antolatzaileek gaur Bilbon eginiko aurkezpenean argitu dutenez, inoiz baino maila altuagoko filmak aurkeztu dituzte aurten, eta, horren erakusgarri, epaimahaikideek inoiz baino denbora gehiago behar izan dute lanok aukeratzeko.

Epaimahaikideak Aitor Merino, Iban Gonzalez, Izaskun Alvarez, Gotzon Sanchez eta Oihana Garro.

Zortzi egunean, egitarau oparoa izango da Bizkaiko kostaldeko udalerrian: lehian dauden pelikulak eta umeentzako atala egongo dira publikoaren gozagai, eta Euskal Zinearen Begiradak atalean Aitor Mazo zenaren lana erakutsiko dute.

Jaialdiaren azken egunean, “Euskal film laburren kartografia” mahai ingurua egingo dute, eta, besteak beste, Txema Muñozen, Jon Garañoren edo Miren Maniasen hausnarketak entzun ahalko dira bertan.

Gainera, aurten luzeagoa izango da jaialdia, egun bat gehiago izango du, eta saridun film guztiak ikusi ahalko dira azken egun horretan.

egun horretan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;