Itxi

Zinema

38. Euskal Zine Bilera

Lekeitioko urrezko antzarrak, Aitor Oñederra eta Yago Mateorentzat

O.A. | EITB.EUS

Guztira, 15.000 euro banatu dituzte saritan. Gainera, Euskal Zinearen Begirada oroigarriarekin saritu dute Aitor Mazo zena.

  • 38. Euskal Zine Bilerako sari banaketa ekitaldia. Argazkia: Josu Trueba Leiva / Bostok Photo

    38. Euskal Zine Bilerako sari banaketa ekitaldia. Argazkia: Josu Trueba Leiva / Bostok Photo

Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 38. ekitaldian hamabi sari eta 15.000 euro banatu dira aurten. Guztira, 41film izan dira lehian eta horien artetik Aitor Oñederra eta Yago Mateo Velasco zuzendarien lanak nabarmendu dira, hainbat sari jasota. Sariez gain, Benito Ansola Beka Irati Cano donostiar gaztearen Leihoak proiektuarentzat izan da eta Euskal Zinearen Begirada oroigarria, berriz, Aitor Mazo zenarentzat. Haren izenean, Mazoren bikotekideak eta alabak jaso dute oroigarria.

Aurtengo epaimahaia Aitor Merino, zuzendari eta aktoreak, Gotzon Sanchez aktoreak, Oihana Garro irakasle eta ikerlariak, Iban Gonzalez errealizadoreak eta Izaskun Gonzalez artista, diseinatzaile eta ikerlariak osatu dute eta ondorengo lanak saritzea erabaki dute:

Film onenaren saria

Amateur mailan: Yago Mateo Velasco zuzendariaren Fishura, 1.300 euro eta urrezko antzarra.

Profesional mailan: Aitor Oñederraren I said i would never talk about politics, 1.900 euro eta urrezko antzarra.

Zuzendaritza saria

Amateur mailan: Erika Elizariren Mezu bat hozkailuan, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.

Profesional mailan: Gotzon Aurrekoetxea del Barrioren The Devil on your back, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.

Ekoizpen saria

Amateur mailan: Eñaut Gantxegiren Danian Jai-Alai: Court Warriors, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.

Profesional mailan: Patxi Basabe Perez de Viñaspreren Lasterketa, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.

Gidoi saria

Amateur mailan: Erika Elizariren Mezu bat hozkailuan, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.

Profesional mailan: Aitor Oñederraren I said I would never talk about politics, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.

Argazki saria

Amateur mailan: Yago Mateo Velascoren Fishura, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.

Profesional mailan: Gotzon Aurrekoetxea del Barrioren The Devil on your back, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.

Gazte 22 saria

Aitor Zarzuelo Landaren Maitaleak lanarentzat, 500 euro eta zilarrezko antzarra.

Antzar Morea Saria

Yago Mateo Velascoren Fishura lanarentzat, 500 euro eta antzar morea.

Bestalde, epaileek aipamen berezi bat egin nahi izan diote Benat Fuentes Goikoetxearen Arrantzaleen kanta lanari, Miren Gojenola aktoreak Brunilda pelikulan egindako lanari eta Abiadura lanaren musikari.