Itxi

Zinema

82.edizioa

Keanu Reeves eta Sam Worthington ere igoko dira Oscarrak ematera

Erredakzioa

Gerard Butler, Bradley Cooper, Jake Gyllenhaal, Chris Pine, Ryan Reynolds eta zuzendari lanetan hasi berri den Tom Ford diseinatzailea dira ezagutu berri ditugun azken izenak.

2010eko Oscar sarien banaketa ekitaldian parte hartuko duten pertsonaia ezagunen zerrenda badoa pixkanaka betetzen. Orain jakin dugunez, Keanu Reeves eta Sam Worthington aktoreak Hollywoodeko Kodak aretoan izango dira, aurtengo Oscar sariak emateko. Maiatzaren 7an bertan izango diren aurpegi ezagun gehiago ere ezagutu ditugu gaur: Gerard Butler, Bradley Cooper, Jake Gyllenhaal, Chris Pine, Ryan Reynolds eta zuzendari lanetan sartu berri den Tom Ford diseinatzailea.

Akademiak jakitera eman duenez, hainbatentzat lehen aldia izango da: Worthington (Avatar), Butler (300), Cooper (Resacón en Las Vegas), Pine (Star Trek), Reynolds (La proposición) eta Ford (Un hombre soltero) estreinekoz parte hartuko dute sari banaketan. Gyllenhaalentzat (Brokeback Mountain), aldiz, hirugarren aldia izango da, eta bosgarrena Keanu Reeves (Speed) aktorearentzat.

Ezagutu berri ditugun izenak dira hauek, baina lehendik ere aurreratu izan dute hainbat aurpegi ezagunen parte-hartzea: Barbra Streisand, Charlize Theron, John Travolta, Robert Downey Jr, Kathy Bates, Queen Latifah eta Samuel L. Jackson bertan izango dira. Umore puntua emateko Ben Stiller, Tina Fey, Sacha Baron Cohen, Steve Carell eta Jason Bateman izango ditugu. Gazte ordezkaritza ere ez da faltako, Miley Cyrus, Zack Efron, Taylor Lautner eta Kristen Stewart izar ezagunekin.

Kate Winslet, Sean Penn, Quentin Tarantino eta Penelope Cruz eta Pedro Almodovar espainiarrak dira Kodak Aretoan ikusiko ditugun beste aurpegi eta izen ezagun batzuk.