Itxi

Zinema

Izendapenak

'Minerita' ez da Oscar sarietan egongo

N.V. | eitb.eus

Raul de la Fuente nafarraren lana film labur dokumental onenaren atalean izendatutako lanetako bat zen, baina ez da azken hautaketan sartu.

"Minerita" Raul de la Fuente nafarraren dokumentala Oscarra lortzeko izendatuen zerrendatik kanpo gelditu da gaur.

Holywoodeko Zinema Akademiak otsailaren 28an saria lortzeko lehiatuko diren lanen berri eman du gaur, eta, "Minerita" azken hamar hautagaien artean bazegoen ere, azkenik ez dute behin betiko bost izendatuen artean sartu.

"A girl in the river: the price of forgiveness", "Body team 12", "Chau, beyond the lines", "Claude Lanzmann: spectres of the Shoah" eta "Last day of freedom" dokumentalak jarri dituzte "Minerita"ren aurretik film labur dokumental onenaren Oscar saria irabazteko bidean.