Itxi

Zinema

BEZ-a

Zinemako sarreren BEZa % 10ekoa izango da Hegoaldean, ostegunetik aurrera

Agentziak | Erredakzioa

Zinema areto bakoitzak erabaki beharko du BEZaren jaitsiera horrek zer eragin izango duen sarreren salneurrian.

  • Zinema

    Zinema

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema aretoetako sarreren BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da ostegunean, uztailak 5, Espainiako Aldizkari Ofizialean Estatuko Aurrekontu Orokorrak publikatzen dituztenean, joan den ostegunean onartutako kontuek beherapen hori jasotzen baitute.

FECE Espainiako Zinema aretoen Federazioak azaldu duenez, orain zinema areto bakoitzak erabaki beharko du bere kasa zer eragin izango duen jaitsiera horrek sarreren salneurrian.

Horren ildotik, FACUA-Consumidores en Acción elkarteak adierazi du sarrerak 0,66 euro merkatu beharko liratekeela batez beste jaitsieraren ondorioz. Hortaz, 7,31 eurotik 6,65 eurora pasatu beharko litzateke sarreren prezioa, batez beste.

Espainiako Estatuko zinema industriak 2012ko irailean pairatu zuen BEZaren igoera, liburuek (% 4koa dute) eta museoetako sarrerek (ez zaie zerga hori aplikatzen) izan ezik, gainerako kultur esparruek pairatu zuten bezala.