Publizitatea
Itxi

2018/10/27

11:24

Zinema

Donostia

Hasi da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, 23 filmekin

Agentziak | Erredakzioa

Sail Ofizialak Mary Shelley eta Frankenstein omenduko ditu. 'He's out there' filmak itxiko du zinema-jaialdia.

  • 'He's out there' filmak itxiko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea.

    'He's out there' filmak itxiko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astea hasi da larunbat honetan, eta 23 film proiektatuko dira, horietatik 21, lehian. Halaber, Mary Shelley idazlea eta hark sorturiko Frankestein omenduko ditu zinemaldiak, hainbat jarduerarekin. Quim Lasherren 'He's Out There' filmak itxiko du zinema-jaldia, azaroaren 2an. Film europarrak, zinta komertzialak eta japoniarren proposamenak ere izango dira tartean.

Frankenstein eta Mary Shellyren haren sortzailearen itzala nabaria izango da jaialdian, eta, besteak beste, hamabi filmeko zikloa izango da hari buruz.

Sail Ofizialean, besteak beste, ikusi ahalko dira "The house that Jack Built" Lars Von Trier danimarkarraren film polemikoa; "Ghostland", Pascal Laugierrena; "Border/Gräns", Ali Abbasi irandarrarena; "Mandy", aktore taldean Nicolas Cage duena; "What keeps you alive" Colin Minihanen film biolentoa; eta "The darke", Justin P. Langerena.

Larunbat honetan film hauek daude ikusgai:

- 'Harpetarra'. Victoria Eugenia antzokian, urriaren 27an, 12:00etan

- 'La novia de Frankenstein'. Victoria Eugenia antzokian, urriaren 27an, 17:00etan

- 'Overlord'. Antzoki Nagusian, urriaren 27an, 19:30ean

- 'La resurrección de Frankestein'. Victoria Eugenia antzokian, urriaren 27an, 22:00etan

- 'Verano del 84'. Antzoki Nagusian, urriaren 27an, 22:30ean

Gainera, film laburrei eskainitako hiru atal egongo dira: bat 16 titulurekin, beste bat Espainiako produkziora zuzendutakoa eta, azkenik, animaziokoa. Errealitate birtualeko film laburrei buruzko beste bat ere izango da, berritasun modura.

'Japonia eta Espainia 150 urte' film laburren lehiaketan, 'Carmen' (2018) Carmen Kobayashi, Quique Mañas eta Jorge Montalbanena; 'Donosti monogatari (express)' (2018) Pedro Mambrurena, eta 'Mi nombre es Koji' (2018) David Muñozena emango dituzte.

Bestalde, haurren zinemaren atalean, 'Harpetarra', 'Yugo & Lala', 'Freddy Igeldegi' eta 'Laban, mamu txikia' eskainiko dituzte.

Emanaldiak

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea Gipuzkoako beste herri batzuetara ere zabalduko da, izan ere, Irunen, Zumarragan eta Oiartzunen honako film hauek egongo dira ikusgai: Irungo CBAn, 'El monstruo', 'Rastro de sangre' eta 'La enviada del mal'; Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean, 'The Dark' eta 'What Keeps You Alive', eta Oiartzungo Udaleko ekitaldien aretoan, 'Errementari' eta edizio honetako nazioarteko film laburren aukeraketa.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena