Zinema
Goya sariak 2011
Alex de la Iglesia: 'internet da gure zinearen salbatzailea'
Erredakzioa
Bigarren Gizonezko Aktore Onenaren Goya Saria irabazi du, Alberto Iglesias donostiarrak Jatorrizko Musika Onenaren saria eta Maria Reyes Arias gipuzkoarrak Fikziozko Film Labur Onenaren Saria.
Javier Bardemek jaso du Gizonezko Aktore Onenaren Saria.
Zuzendari Berri Onenaren Saria David Pinillosek irabazi du 'Bon appetit' filmari esker.
Alex de la Iglesias, Zinearen Akademiako zuzendariak 'internet da gure zinearen salbatzailea' dela esan du bere diskurtsoan.
Karra Elejaldek irabazi du gaueko lehen Goya Saria. Bigarren Gizonezko Aktore Onenaren Saria eman diote 'También la lluvia' filmean egindako lanagatik.
Alberto Iglesias donostiarrak Jatorrizko Musika Onenaren saria jaso du 'También la lluvia' filmean egindako lanagatik.
Maria Reyes Arias gipuzkoarrak Fikziozko Dokumental Onenaren Saria irabazi du 'Una caja de botones' lanari esker.
Ekin diote 2011ko Goya sarien banaketa ekitaldiari. Izendapen kopuru gehien lortu dituen zinta Alex de la Iglesiaren Balada Triste de Trompeta da; jarraian, Agusti Villarongaren Pa Negre (14 izendapenekin) eta Iciar Bollainek zuzendutako También la lluvia (13 izendapenekin).
Gainera, Rodrigo Cortesen Buried filmak 10 izendapen eskuratu ditu. Alabaina, lau zinta hauek Film Onenaren eta Zuzendari Onenaren sariagatik lehiatuko dira.
Emanaldian izango den Javier Bardem (Biutiful filmagatik), Antonio de la Torre (Balada Triste de Trompeta zintagarik), Luis Tosar (Tambien la lluvia filmagatik) eta Ryan Reinolds (Buried lanagatik) aktoreen artean izango da Gizonezkoen Aktore Onenaren saria.
Bestalde, Emakumezkoen Aktore Onenaren atalean, Emma Suarez (La Mosquitera), Elena Anaya (Habitación en Roma), Belen Rueda (Los ojos de Julia) eta Nora Navas (Pa negre) lehiatuko dira.
Pirateriaren kontrako legea, kritikak eta dimisioak
Aurreko asteetan eztabaida latzak eta kritikak izan dira nagusi Zinema Akademiaren buruzagi eta Kultura ministroaren artean. Sinde Legea izenarekin ezaguna den pirateriaren aurkako araudia joan den urtarrilaren 25ean Kongresuan onartu ondoren, Alex de la Iglesia Zinema Akademiaren presidenteak bere dimisioa aurkeztu zuen.
Horrela, gaur gaueko Goya sarien emanaldia De la Iglesiak buru duen azkena izango da. Iciar Bollain Akademiaren presidenteordeak ika-mika berotu zuen eta De la Iglesiari ''beharrezkoa ez zen krisi oso kaltegarria irekitzea'' leporatu zion.
Hau guztia, Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroa bertan izanda, De la Iglesia eta Bollain aurrez aurre izango dira gaur gauean, Goya sari banaketaren 25. urteurrenean.