Zinema
60. edizioa
Zinebin, 'Los que desean' Elena Lopez Rieraren dokumentala garaile
eitb.eus
“Ancora Lucciole” Maria Elorzaren lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia irabazi du, eta “Entre raíles” filmak, Zine Espainiarraren Sari Nagusia. Gaur egingo dute amaiera ekitaldia.
“Los que desean” Elena López Riera zinemagilearen film labur dokumentalak irabazi du Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 60. edizioko Sari Nagusia, eta, ondorioz, 7.000 euro eskuratu ditu.
Beste film labur dokumental bik eraman dituzte jaialdiko beste sari nagusiak: “Ancora Lucciole” María Elorzaren lanak Euskal Zinearen Sari Nagusia jaso du, eta “Entre raíles” Delfina Spratten eta Àlex Puig Rosen filmak, Zine Espainiarraren Saria.
Mikeldi Sariei dagokienez, nazioarteko epaimahaiak “Tracing Addai” Esther Niemeierren lanari eman dio animaziozko film labur onenaren Mikeldia, fikziozko film labur onenarena “Counterfeit Kunkoo” Mikeldia Reema Senguptaren lanak jaso du, eta film labur dokumental onenaren Mikeldia, “I Signed the Petition” Mahdi Fleifelen lanak.
Dokumental eta animazioko film luzeei zabalik dagoen Zinebi First Film sariari dagokionez, hirugarren edizio honetan “Acid Forest (RUGŠTUS MIŠKAS)” Rugile Barzdžiukaite zinemagilearen lanak jaso du.
ZINEBIren 60. edizioaren amaiera ekitaldia gaur arratsaldean, ostiralarekin, ospatuko da Arriaga Antzokian, 20:00etan. Ekitaldian, sari guztiak banatuko dituzte eta Ohorezko Mikeldia emango diote Apichatpong Weerasethakuli.
Jaialdian saria lortu duten film guztiak larunbatean eskainiko dituzte Arriaga Antzokian, 18:00etatik aurrera.
Palmaresa
BILBOKO JAIALDIKO SARI NAGUSIA
“LOS QUE DESEAN”, Elena López Riera
EUSKAL ZINEAREN SARI NAGUSIA
“ANCORA LUCCIOLE (STILL FIREFLIES)”, María Elorza
ZINE ESPAINIARRAREN SARI NAGUSIA
“ENTRE RAÍLES”, Delfina Spratt eta Àlex Puig Ros
FIKZIOZKO MIKELDIA
“COUNTERFEIT KUNKOO”, Reema Sengupta
ANIMAZIOZKO MIKELDIA
“TRACING ADDAI”, Esther Niemeier
DOKUMENTALEN MIKELDIA
“I SIGNED THE PETITION”, Mahdi Fleifel
----------------
ZIFF - ZINEBI FIRST FILM SARIA
“ACID FOREST (RUGŠTUS MIŠKAS)”, Rugile Barzdžiukaite
EPAIMAHAIAREN ZIFF - ZINEBI FIRST FILM SARI BEREZIA
“FAUSTO”, Andrea Bussmann
EUSKAL GIDOI ONENAREN SGAE FUNDAZIOA –EUSKADIKO KONTSEILUA SARIA
“CADOUL DE CRACIUN” (THE CHRISTMAS GIFT), Bogdan Muresantu
IKUS-ENTZULEEN EITB SARIA
“FOREIGNER”, Carlos Violade
CINE CLUB FAS SARIA
“EL ALETEO DE LA MARIPOSA”, Ana Serna eta Paula Iglesias
UNICEF SARIA
“UNTRAVEL”, Ana Nedeljkovic eta Nikola Majdak Jr.
ZINEBI NETWORKING 2018: Dokumentalen sorgunea SARIA (ETBrekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan)
“MESETA”, Juan Palacios (Doxa Producciones)