Itxi

Zinema

2011ko Oscar sariak

Aktore onenaren Oscar saria irabaziko luke Bardemek, Facebooken ustez

Erredakzioa

Googleko bilaketek, berriz, Colin Firthei eman diote saria. 'The King´s speech' zinta film onenaren golardoa irabaziko luke. Youtuben ikusle gehien izan dituen trailerra 'Black swan' izan da.

2011ko Oscar sarien irabazleei buruzko kinielak egin ditugu gehienok dagoeneko. Facebookeko erabiltzaileei eta taldeei egindako ikerketa baten arabera, Javier Bardemek irabaziko luke aktore onenaren Oscar saria, Biutiful filmean egindako lanagatik. Bigarren eta hirugarren postuan, James Franco (127 hours) eta Colin Firth (The King`s speech) geratuko lirateke, hurrenez hurren.

Interneten egindako bilaketek, berriz, Colin Firth aktoreari eman diote sari hau. Bere zintak, gainera, filme onenaren golardoa eskuratuko luke. Twitterren, bestalde, James Franco da faboritoa. Izan ere, aktore honi buruzko 232 tweet orduko izan dira.

Emakumezkoen aktorerik onenari dagokionez, Interneteko sare sozialek Natalie Portman ahoz batez aipatu dute, bai Googlen ikerketak, Facebookek eta baita Twitterrek ere. Sare sozial honen aburuz, 323 tweet orduko jaso baitzituen.

Interneten Oscarren inguruko bilaketak gehien egin dituen herrialdeen artean, Portugal dago; jarraian, Kanada eta Irlanda. Espainia zazpigarren postuan dago.

Izendatu dituzten filmen trailerri dagokionez, Youtuben ikusle gehien izan dituen zinta Black swan izan da (13 milioi bisitekin). The social Network zintak, ordea, 5 milioi bisita baino gehiago izan ditu, eta The fighter filmeak milioi bat baino gehiago.