Itxi

Zinema

Otsailaren 18an

Sridhar Rangayan zinemagileak Zinegoaken Ohorezko Saria jasoko du gaur

eitb.eus

Indiar zuzendari eta ekoizleari ez ezik, Apoyo Positivo gobernuz kanpoko erakundeari ere emango dio Sari Berezia Zinegoak jaialdiak, "lumaz harro" agertuko den edizioan.

  • Sridhar Rangayan

    Zinegoaken inaugurazio ekitaldian emango diote saria, otsailaren 18an

Zinegoakek Sridhar Rangayan (Mandya, Karnataka, India, 1962) zuzendari, ekoizle eta ekintzaileari emango dio aurten Ohorezko Saria. Indiar zinemagilea Kashsish Mumbaiko Queer Zinema jaialdiko zuzendaria da, eta Bilbora etorriko da saria jasotzera. Zinegoaken inaugurazio ekitaldian emango diote, otsailaren 18an, Arriaga Antzokian.

Gainera, bi urterik behin, jaialdiak sari berezi bat eskaintzen die ezaugarri sozial eta militantea duten eta ikus-entzunezkoak lantzen dituzten norbanako, elkarte eta erakundeei. Aurten, Apoyo Positivo (A+) elkartearentzat izango da, aurten 25 urte bete dituela eta.

Gobernuz kanpoko erakunde honek aniztasuna bultzatzen du, hiru esparru nagusitan: osasuna, hezkuntza eta eskubideak. Apoyo Positivok ikus-entzunezko lengoaia gaurkotzea lortu eta belaunaldi berriekin bat egin du.

Zinegoak aurrerapausoa eman nahi izan du aurten, eta "lumaz harro" agertuko da inoiz baino programazio osatuagoa izango duen edizioan.