Zinema
EITBren laguntzarekin
'Zerutik sua dator!': Gerra Zibileko bonbardaketak, lekukoen hitzetan
Erredakzioa
Bizkaiak jasan zituen bonbardaketak bertatik bertara bizi izan zituzten 50 pertsonen testigantzak biltzen ditu dokumentalak. Egoitz Rodriguez Oleak zuzendu du lana.
Bizkaiko oroimen historikoa berreskuratzeko helburuarekin, Gerra Zibilaren garaian (1936-1939) Bizkaiak jasan zituen bonbardaketak gertutik bizi izan zituzten 50 pertsonaren testigantzak biltzen ditu dokumentalak.
Egoitz Rodriguez Olea zuzendariak azaldu duenez, "Gernikakoaz gainera, beste bonbardaketa batzuk'' ere egon zirela erakustea da proiektuaren helburua.
Horretarako, garai hartan 8 eta 20 urte bitartean zituzten pertsonen lekukotasunak jaso dituzte. ''Dagoeneko ez dira ahaztuko'', esan du zuzendariak.
Bonbardaketak jasan zituzten herrietako biztanleek grabatutako esperientziak ere erakusten ditu dokumentalak. Horren guztiaren emaitza 50 minutuko filma da, gertuko testigantza pertsonalak eta herri horietan bertan filmatutako film laburrak uztartuz.