Zinema
Palmaresa
Magnus von Hornen 'Bez Sniegu', Zinebiko sari nagusia
Erredakzioa
'Urrezko eraztuna', 'Zeinek gehiago iraun', 'She's lost control' eta 'Muy cerca' euskal film laburrak ere saritu dituzte.
Zinebi zinema dokumentalaren eta film laburren Bilboko nazioarteko jaialdiaren 53. edizioak palmaresa iragarri du. Poloniako 'Bez Sniegu' (Magnus von Horn) lanak irabazi su sari nagusia. Gaur egingo dute sari banaketa, Arriaga antzokian, 20:00etan hasiko den ekitaldian, eta Liliana Cavani, Ohorezko Mikeldi sariduna, ez da bertan egongo.
53. Zinebi jaialdiaren palmaresa:
Bilboko zinemaldiaren sari handia: 'Bez sniegu', Magnus von Horn (Polonia)
Euskal zinemaren sari nagusia, ex aequo: Jon Garañoren 'Urrezko eraztuna' eta Gregorio Muroren 'Zeinek gehiago iraun',.
Espainiako zinemaren sari nagusia, ex aequo: Alauda Ruiz de Azuaren 'Dicen' eta Luis Trapielloren 'La mujer del hatillo gris'.
Animazioko urrezko Mikeldi saria: Afarin Eghbalen 'Abuelas'.
Animazioko zilarrezko Mikeldi saria: Koji Yakamuraren 'Muybridge’s strings'.
Dokumentaletako urrezko Mikeldi saria: Tinas Sheridanen 'Wir sterben'.
Dokumentaletako urrezko Mikeldi saria: Tomás Sheridanen 'Radiostan'.
Fikzioko urrezko Mikeldi saria: Claudia Heindelen 'Lucky seven'.
Fikzioko zilarrezko Mikeldi saria: Tae-gyum Sonen 'Ya-gan-bi-hang'.
Zilarrezko karabela Latinoamerikako film onenarentzat: Gabriel Lacruzen 'Soja'.
Publikoaren saria: Haritz Zubillagaren 'She’s lost control'.
Egile eta editoreen elkartearen eta Euskal Herriko gidoigileen elkartearen saria euskal gidoirik onenari: Haritz Zubillagaren 'She’s lost control' eta Ivan Casoren 'Muy cerca'.
Cineclub Fas saria: Jon Garañoren 'Urrezko eraztuna'.
Unicef saria: Alauda Ruiz de Azuaren 'Dicen'.
Ohorezko Mikeldia: Liliana Cavani