Itxi

Zinema

OSCAR SARIAK

"La trinchera infinita" Oscar sarietako lehiatik kanpo gelditu da

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filmak ez du lortu Hollywoodeko Akademiaren azken aurreko langa gainditzea. 15 izenburuk jarraitzen dute lehian.

  • "La trinchera infinita" filmaren fotograma bat

    "La trinchera infinita" filmaren fotograma bat

La trinchera infinita Oscar saria jasotzeko lehiatik at geratu da, goizaldean Hollywoodeko Akademiak agiri baten bidez jakitera eman duenez. Akademiak ez du sartu Atzerriko Film Onenaren Oscar saria eskuratzeko 15eko behin-behineko zerrendan.

La tinchera infinita Moriarti taldearen pelikulak (Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga) Gerra Zibilaren ondoren errepresioa jasan eta hiltzeko beldurrez etxean ezkutatzen ziren "satorren" historia du kontagai. Higiniok eta Rosak hilabete gutxi daramatzate ezkonduta, Gerra Zibila piztu eta, ondorioz, gizonaren bizitza arrisku larrian jartzen denean. Emaztearen laguntzaz, Higiniok etxean zulo bat egin eta denbora batez bertan ezkutatzea erabakiko du. Errepresaliak jasotzeko beldurrak eta elkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdi batera kondenatuko dute bikotea. EiTBren parte-hartzea du filmak.

Hollywoodeko Akademiak 93 hautagaietatik 15 aukeratu ditu eta horietatik irtengo dira Atzerriko Film Onenaren saria eskuratzeko behin betiko hautagaiak.

Martxoaren 15ean jakinaraziko dira behin betiko izendapenak eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 25ean egingo da.