Zinema
XVI. mendeko bitxia
Bederatzi milioi euroan saldu dute Liz Taylorren 'Peregrina' perla
Erredakzioa
Enkantean atera dute New Yorkeko Christie's etxean, eta marka guztiak hautsi ditu. 2,3 milioi euroko prezioarekin irten da, eta, minutuz minutu miloi bat handiagoak ziren eskaintzak.
Elizabeth Taylor aktore ezagunaren 'Peregrina' perla bederatzi milioi euroan saldu dute New Yorkeko Christie's etxean egin duten enkantean. 2,3 milioi euroko prezioarekin irten da bitxia enkantera, eta lau minutu eta erdiz egon da salgai. Guztira, 20 eskaintza egin dituzte, eta, segundoz segundo, miloi bat handiagoak ziren eskaintzak. Azkenean, telefonoz aritu den erosle batek eraman du bitxia, 11,8 milioi dolar ordainduta (9 milioi euro). Bitxien enkantean, perlei dagokienez, marka guztiak hautsi ditu Taylorren 'Peregrina'k.
Munduko bitxirik miretsiena da eta Espainian du jatorria, XVI. mendean. Felipe II.a erregeak 1580an erosi zuen, eta Velaquez margolari ezagunaren zenbait lanetan ageri da. Bitxia hainbat erreginaren esku egon zen urtean, Jose Bonapartek Espainiatik alde egin eta perla ezaguna berarekin eraman zuen arte. Gerora, Irlandan eta AEBetan egon zen bitxia.
1969an, Richard Burtonek erosi zuen, 37.000 dolarrean, eta Liz Taylor bere emazteari oparitu zion.