Itxi

2021/10/12

14:40

Zinema

BILBO

Bederatzi zinegile lehiatuko dira lehen lanei eskainitako Zinebiren First Film sailean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Zinebi First Film (ZIFF) saileko sari nagusiaren lehian arituko diren zuzendarietako zazpi emakumeak dira eta bi, gizonak. Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 12tik 19ra bitartean egingo dute Bilbon.

  • 2021eko Zinebi jaialdiko kartela

    2021eko Zinebi jaialdiko kartela

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Aurten, bederatzi zinegile berri lehiatuko dira Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren barruan egiten den Zinebi First Film (ZIFF) sailaren baitan. Zinebi First Film (ZIFF) saila egiten duten seigarren aldia da eta edizio honetan sari nagusiaren lehian arituko diren zuzendarietako zazpi emakumeak dira eta bi, gizonak. Bilboko zinema jaialdia azaroaren 12tik 19ra egingo da.

Hauek ZIFF-ZINEBI First Filmeko Sail Ofizialerako aukeratu dituzten bederatzi filmak: Micaela Gonzalo argentinarraren La chica nueva, Jessica Beshirren Faya Dayi; Freizeit oder: das Gegenteil von Nichtstun, Caroline Pitzenek zuzendutako dokumentala; Diego Hernandezen Los fundadores; jatorri kubatarra duen Natalie Morales aktore iparramerikarraren Language Lessons; Odpuscanje, Marija Zidar esloveniarrak gidatuta filma; Rock Bottom Riser, Fern Silva zuzendari estatubatuar-portugaldarraren lana eta The Train Passed By, Kam Jeong-won zinegile korearrarena.

ZIFF Sari Nagusiaren garaileak 12.000 euro jasoko ditu. Gazte Epaimahaiaren Sariak, ostera, 2.000 euroko ordaina du. Arriaga antzokian egingo den Zinebiren amaiera ekitaldiaren barruan banatuko dira aipaturiko sariak. Z

Zinebi First Film saileko epaimahaia hauek osatuko dute: Helena Wittmann zinemagile eta artista bisual alemaniarrak, Paula Arantzazu Ruiz kazetari eta zinema kritikariak eta Eva Sangiorgi idazle eta programatzaile italiarrak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;