Zinema
Deialdia
Kimuak katalogoan parte hartzeko deialdia zabaldu dute
N. V. | EITB Media
Aurten lehenengoz, EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko zinemagileek bidali ahalko dituzte filmak euskaraz, eta EAEkoek euskaraz zein beste edozein hizkuntzatan.
-
"Heltzear" 2021eko katalgoko filmaren irudi bat
Kimuak programaren 2022ko ediziora film laburrak aurkezteko epea zabalik da, eta maiatzaren 25ean itxiko dute, antolatzaileek gaur iragarri dutenez.
Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez antolatu eta Zineuskadi elkarteak kudeatutako programaren helburua da euskal filmak nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaltzea.
Aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte, zeinak 2021eko ekainaren 1etik aurrera osatutakoak izan behar baitira.
Euskal Herri osora zabalik
Bestalde, berritasun gisa, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Euskal Hirigune Elkargoko zuzendari eta ekoizleen film laburrak ere onartuko dira, euskaraz, Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoenez gain. EAEko film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitezke, antolatzaileek zehaztu dutenez.