Itxi

Zinema

Apirilak 21-28

"20.000 especies de abejas" filmak irekiko du Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldia

EITB MEDIA

Estibaliz Urresola laudioar zinemagileak Berlinaleko Sail Ofizialean estreinatu berri du bere lehen film luzea, eta Sofia Otero aktore basauriarrak antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza irabazi du bertan egindako lanagatik.

  • Sofia Otero eta Ane Gabarain "20 000 especies de abejas" filmean

    Sofia Otero eta Ane Gabarain "20 000 especies de abejas" filmean

Estibaliz Urresola laudioar zinemagilearen lehen film luzeak (20.000 especies de abejas) irekiko du apirilaren 21etik 28ra egingo den Donostiako Giza Eskubideen 20. Jaialdia.

Berlinaleko Sail Ofizialean estreinatu berri dute, eta Sofia Otero aktore basauriarrak antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza irabazi du film horretan egindako lanagatik. 

Hauek dira aurtengo Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eskainiko diren filmek hizpide dituzten gaiak: Irango fundamentalismo islamistaren aurkako erresistentzia, Ukrainako gerra, harkien historia –Aljeriako Gerran armada frantsesaren bandoan borrokatu ziren soldadu aljeriarrena–, XX. mendeko migrazioak, Mendebaldeko Sahararen gaurkotasuna eta Errumaniako gazteriaren egoera Ceausescuren garaian.

Bestalde, aurten Carmen Castillo idazle eta zinemagile txiletarrak jasoko du Zinemaldiaren Saria, eta haren filmik ezagunena (Calle Santa Fe) saio berezi batean ikusi ahalko da.