Itxi

Zinemaldia 2024

Larunbat goizean

Bayonak Espainiako Zinematografia Sari Nazionala jaso du

Erredakzioa

"Kulturak eta Hezkuntzak gure gizartearen oinarri bezala duten balioa aintzat hartzen ez badugu, ez goaz inora", esan du zuzendariak Wert ministroaren eta bestelako agintarien aurrean.

1:01
Argazkia: EiTB

Juan Antonio Bayona zuzendariak Espainiako Zinematografia Sari Nazionala jaso du, Donostiako Zinemaldian. Saria jasotzen duen zuzendaririk gazteena da Bayona, eta eskerrak emateko orduan zineak bizi duen momentu zailaz "kontuan" izateko eskaera egin du.

"Bidegurutze batean gaude baina zer edo zer egiteko denbora dago. Erremintak eta talentua eskura ditugu, baina ez gara etekinik ateratzen ari. Lo imposible ameskeria hutsa izan daiteke", esan du Espainiako zinean izan den filmik arrakastatsuenari erreferentzia eginda.

"Kulturak eta Hezkuntzak gure gizartearen oinarri bezala duten balioa aintzat hartzen ez badugu, ez goaz inora", esan du zuzendariak Wert ministroaren eta bestelako agintarien aurrean.

Kritikak

Eskerrak emateko hitzaldian, Bayonak esan du Espainian "erramintak eta talentua" daudela, baina "etekinik" ateratzen ez zaiela. Gainera, BEZaren igoeraren eta pirateriaren ondorioz zenbait zine ekoiztetxek ateak itxi behar izan dituztela salatu du.

Zine zuzendariak eskerrak eman dizkie gurasoei bereziki, "ikasteko oinarrizko eskubiderik izan ez eta zuten diru apurra seme-alaben ikasketetan gastatu zutelako". Bayonaren arabera, "ikastea ez da gastua, inbertsioa baizik".