Zinemaldia 2024
Karim Ainouz zuzendariarena
"Praia do futuro"k irabazi du Sebastiane Latino saria Zinemaldian
Erredakzioa
Gehitu gay, lesbiana, transexual eta bisexualen euskal elkarteak banatzen du film brasildarrak bereganatu duen saria.
Karim Ainouz “Praia do futuro” filmaren zuzendariak oso pozik hartu du Sebastiane Latino Gehitu gay, lesbiana, transexual eta bisexualen euskal elkarteak ematen duen saria, eta pelikula Brasildik kanpo ere erakustera lagunduko dion itxaropena agertu du.
Zinemagileak berak jaso du kolektibo honen aldarrikapenak eta balioak ondoen erakusten dituzten latinoamerikar lanak goraipatzeko iaz sortutako saria, filma Horizontes Latinos sailean erakutsi aurretik.
Donatoren istorio kontatzen du pelikulak: sorosle gisa lan egiten du, Praia do Futuro ikusgarria –eta aldi berean, arriskutsua– patruilatzen. Itsasora korronteak harrapatutako bi gizon salbatzera sartzean, Brasilen oporretan dagoen Konrad alemaniarra erreskatatzea lortuko du, baina haren laguna ito egingo da. Gorpua azalera ateratzearen zain dauden bitartean, Donatoren eta Konraden artean lotura estu bat sortuko da eta lehenengo sexu-kontuek lotura sakonago eta emozionalago bati bidea emango diote.