Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

63. Zinemaldia

Zinemaldia, XXI. mendeko japoniar zinema independenterako leiho

Erredakzioa

Donostiako nazioarteko zinema jaialdiaren bigarren atzerabegirakoaren izena “Japoniako zinema independente berria 2000-2015” izango da. Irailaren 18tik 26ra izango da Zinemaldia.

Estudio handiek sortutako filmez haratago, zinema independentea sormen iturri garrantzitsua izan da Japonian, eta industriatik kanpo ekoitzitako hainbat lan eman ditu, nola zuzendari gazteen lehen lanak hala zinema komertzialaren esparrutik kanpo adierazpide baliagarriagoa aurkitu duten beste zuzendari batzuen pelikulak.

Hala, ziklo honetan, “azken 15 urteetako Japoniako ekoizpen independenteak aztertzeko eta, zinemagile aipagarrienetako batzuen lanen bitartez, herrialde horretako zinematografiaren bizitasuna eta energia ezagutzeko aukera izango dugu”, jaialdiaren arduradunen hitzetan. Atzo iragarri zutenez, beste atzerabegirakoa Merian C. Cooper eta Ernest B. Schoedsack zinemagileei, King Kong-en sortzaileei, eskainiko diote.

Atzera begirakoan bildutako filmen artean, Japoniako zinema garaikideko zuzendari ospetsuen lanak daude: Nobuhiro Suwa-ren H Story (2001), Shin'ya Tsukamoto-ren A Snake of June (Rokugatsu no hebi, 2002), Kiyoshi Kurosawa-ren Bright Future (Akarui mirai, 2003), Ryuichi Hiroki-ren Vibrator (2003), Masahiro Kobayashi-ren Bashing (2005), Naomi Kawase-ren Birth/Mother (Tarachime, 2006) eta Shion Sono-ren Love Exposure (Ai no mukidashi, 2008).

Gainera, 2000. urtetik aurrera debuta egin zuten talentu berrien lanak ere erakutsiko dira: Kazuyoshi Kumakiri-ren Hole in the Sky (Sora no ana, 2001), Sang-il Lee-ren Border Line (2002), Nobuhiro Yamashita-ren No One’s Ark (Baka no hakobune, 2003), Izumi Takahashi-ren The Soupe, One Morning (Aru asa, soup wa, 2005), Hiromasa Hirosue-ren Fourteen (Ju-yon-sai, 2007), Nami Iguchi-ren Sex Is Not Laughing Matter (Hito no sekkuso o warauna, 2007), Ryûsuke Hamaguchi-ren Passion (2008), Isao Yukisada-ren Parade (Parêdo, 2009), Tetsuya Mariko-ren Yellow Kid (Ierô kiddo, 2009), Nobuteru Uchida-ren Love Addiction (Fuyu no kemono, 2010), Toshifumi Fujiwara-ren No Man’s Zone (Mujin chitai, 2011), Katsuya Tomita-ren Saudade (Saudâji, 2011), Atsushi Funahashi-ren Cold Bloom (Sakura namiki no mankai no shita ni, 2012), Yuki Tanada-ren The Cowards Who Looked To The Sky (Fugainai bokutachi wa sora o mita, 2012), Kôji Fukada-ren Au revoir l’eté (Hotori no sakuko, 2013), Tetsuichirô Tsuta-ren The Tale of Iya (Iya monogatari: Oku no hito, 2013) eta Mipo Oh-ren The Light Shines Only There (Soko nomi nite hikari kagayaku, 2014).

Japoniako zinema independente berria 2000-2015 zikloa: CulturArts-IVACen (Valentzia), Euskadiko Filmategiaren, San Telmo Museoaren eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren laguntzaz antolatu du Donostiako Zinemaldiak.

ko Zinemaldiak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinemaldia 2024