Zinemaldia 2024
64. edizioa
Donostiako Udalak Publikoaren Saria babestuko du Zinemaldian
Agentziak | Erredakzioa
Sari bikoitza banatuko dute ikus-entzuleek: Perlak saileko filmik onenak 50.000 euro jasoko ditu, eta atal horretako europar filmik onenak 20.000.
-
"Florence Foster Jenkins" filma eskainiko dute, besteak beste, Perlak sailean
Donostiako Udalak 70.000 euro bideratuko ditu hiriko Zinemaldian Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Publikoaren Saria babesteko. Donostiako zinema topagunea irailaren 16tik 24ra egingo dute.
Donostiako udaletxean eginiko prentsaurreko batean, Eneko Goia hiriko alkateak aurtengo Zinemaldia “oso berezia” izango dela esan du, alde banatan Pablo Berastegui Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutzako zuzendari nagusia eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria zituela.
Publikoak bi sari banatuko ditu aurten Zinemaldian: 50.000 euroko bat Perlak saileko film onenarentzat eta 20.000 eurokoa sail horretako europar filmik onenarentzat. Hirokazu Koreeda, Ken Loach, François Ozon eta beste hainbat zuzendari handiren lanak erakutsiko dituen atal horretako film guztiei eman ahal izango diete botoa ikusleek, itxiera galan emango dutenari izan ezik.