Itxi

Zinemaldia

Irailaren 16tik 24ra

Richard Gere, Hugh Grant eta Monica Bellucci Zinemaldian izango dira

Agentziak | Erredakzioa

Sigourney Weaver eta Ethan Hawke Donostia saridunez gain, aktore zerrenda luze batek baieztatu du Donostian izango direla.

1:56

Xarma handiko izarrak izango dira aurten ere Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioan. Aktore zerrenda ikaragarri horretan aurkitzen ditugu, besteak beste, Richard Gere, Monica Belluci, Hugh Grant eta Ewan McGregor. Horiei gehitu behar zaie gainera Sigourney Weaver eta Ethan Hawke 2016ko Donostia sariak.

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak, gaur, Donostian egindako aurkezpen ofizialean iragarri duenez, Bille August Danimarkako zinemagilea izango da epaimahai ofizialeko presidentea.

Sigourney Weaver eta Ethan Hawke Donostia saridunez eta Zinema Latinoaren Jaeger-LeCoulture sari berriaren irabazle den Gael Garcia Bernalez gain, Zinemaldian "aurpegi ezagun asko" izango direla jakinarazi du Rebordinosek.

Hori horrela, Fan Bingbing, Jennifer Connelly, Javier Bardem, Joseph Gordon-Levit, Isabelle Huppert, Cynthia Nixon, Ken Watanabe, Lambert Wilson, Shailene Woodley eta Lee Yoo-young.

Horiez gainera, zinemagile hauek etorriko dira beren filmekin: Maren Ade, Emmanuelle Bercot, Bertrand Bonello, Terence Davies, Hirokazu Koreeda, Pablo Larraín, François Ozon, Gianfranco Rosi, Oliver Stone, Bertrand Tavernier eta Paul Verhoeven, beste askoren artean.

Donostian, dena prest dago jada Zinemaldiaren "edizio handienetako bat" hartzeko, eta "benetako izar-erauntsia" izango da aurten, Rebordinosen esanetan.

SAIL OFIZIALA

Inaugurazio filmaren emanaldira honako hauek etorriko dira: zuzendaria, aktore ere den Emmanuelle Bercot; protagonista, Sidse Babett Knudsen daniar antzezlea, eta Irène Frachon sendagilea. Azken horren historiak inspiratu zuen, hain zuen ere, La fille de Brest filma.

Sail Ofizialaren lehiaketan, Ewan McGregor eta Jennifer Connelly (American Pastoral); El hombre de las mil caras filmeko lantaldea, Alberto Rodríguez buruan eta José Coronado, Eduard Fernández, Carlos Santos, Marta Etura eta Alba Galocha lagun; Bertrand Bonello (Nocturama); eta Baltasar Kormákur, Eiðurinn / The Oath filmeko protagonistekin: Hera Hilmar eta Gísli Órn Gardarsson.

LEHIAKETAZ KANPO

Lehiaketaz kanpoko Sail Ofizialeko filmei dagokienez, Snowden filmaren bi protagonistak izango dira Oliver Stone zuzendaria laguntzen: Joseph Gordon-Levitt eta Shailene Woodley; A Monster Calls filmaren zuzendaria, J.A. Bayona, Sigourney Weaver Donostia sariarekin eta Patrick Ness idazle eta gidoigilearekin izango da Zinemaldian; Nacho Vigalondok Colossal aurkeztuko du, eta klausuran L?Odyssée / The Odyssey filmaren zuzendaria, Jerôme Salle, eta Lambert Wilson eta Pierre Niney aktoreak agertuko dira.

Donostiara bisitan etorriko da, halaber, Ethan Hawke Donostia saria, bere azken filma aurkeztera: The Magnificent Seven.

PERLAK SAILA

Perlak sailean ere ugariak izango dira bisitak: Paul Verhoeven eta Isabelle Huppert (Elle eta, Hupperten kasuan, baita L?avenir / Things to Come), Hugh Grant (Florence Foster Jenkins), François Ozon (Franz), Gianfranco Rosi eta Samuele Pucillo haurra (Fuocoammare / Fire at Sea), Paul Laverty gidoilaria eta Dave Johns eta Hayley Squires aktoreak (I, Daniel Blake), Michael Dudok de Wit zuzendaria (La tortue rouge / The Red Turtle), Joachim Lafosse (L?economie du couple / After Love), Ira Sachs (Little Men), Céline Sciamma (Ma Vie de Courgette filmaren gidoilaria), Pablo Larraín, Gael García Bernal, Mercedes Morán, Pablo Derqui eta Emilio Gutiérrez Caba (Neruda), Monica Bellucci (Sur la Voie Lactée / On the Milky Road), Maren Ade eta Peter Simonischek (Toni Erdmann) eta Hirokazu Kore-eda zuzendaria eta Kirin Kiki aktorea (Umi yorimo nada fukaku / After the Storm).

Eta, beste askoren artean, Donostiara bisitan etorriko dira, halaber, Bertrand Tavernier eta Terence Davies zinemagileak, haien filmak Zabaltegi-Tabakalera sailerako aukeratuak izan baitira. Britainiar zuzendariak Cynthia Nixon aktorea izango du berekin.

Horrez gain, beste Donostia sari bat itzuliko da Zinemaldira. Richard Gere aktorea Time Out of Mind filmaren emanaldi berezi bat aurkeztera etorriko da, Oren Moverman zuzendariarekin batera. Hark zuzendutako Rampart 2011ko Sail Ofizialean lehiatu zen. Time Out of Mind filmean, etxerik gabeko pertsona bat hezurmamitzen du Gerek, eta norbait ikusezin nola bihurtu daitekeen kontatzen du.

DONOSTIA 2016

Bestalde, Kalegabiak filma Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute, irailaren 21ean Belodromoan, Kultur Hiriburutzak sustatutako film kolektiboan. Hamabi film laburrek, hiri bati eginiko hamabi begiradak, osatzen dute pelikula.