Itxi

Zinemaldia 2024

IRAILAK 28

'Joker', Venezian Urrezko lehoia irabazi duena, Zinemaldiko film sorpresa

EITB.EUS

Aurten Zinemaldiak film sorpresa bat programatzeko ohitura zaharra berreskuratu du. Filma larunbatean ikusi ahal izango da Victoria Eugenia antzokian, 18:00etan.

  • 'Joker' filmeko promozio irudiekin egindako muntaia

    'Joker' filmeko promozio irudiekin egindako muntaia. Argazkia: Zinemaldia

Berriki Veneziako Zinema Jaialdian Urrezko Lehoia irabazi duen Joker pelikula izango da aurtengo Zinemaldiko film sorpresa, antolakuntzak gaur goizean ohar bidez jakinarazi duenez. Gainera, Donostiaz gain, beste bost hiritan aldi berean erakutsiko da.

Zinemaldiak aspaldian galdutako ohitura bat berreskuratu du aurten, hots, jaialdiaren azken egunean film sorpresa bat ematea. Proiekzioa irailaren 28an izango da, 18:00etan, Victoria Eugenia antzokian. Film sorpresarako sarrerak hilaren 15ean jarri ziren salgai.

Donostiaz gain, Joker pelikula aldi berean beste bost hiritan ikusi ahal izango da: Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Zaragozan eta Sevillan. 

Todd Phillipsek zuzendu, idatzi eta ekoitzitako filmean bere ikuspuntu pertsonala eman dio DC Comicseko pertsonaia zitalari, eta istorioak oso modu originalean jaso du haren mitologia tradizionala. Zuzendariaren iritziz, gauza ororen gainetik, Gothameko hautsitako gizartean bere lekua aurkitzeko borrokan ari den gizona da Arthur Fleck, Joaquin Phoenixek maisuki hezurmamitu duen pertsonaia.

Aktore zerrendari dagokionez, Joaquin Phoenix eta Robert de Niro dira protagonista nagusiak. Horiez gain beste aktore hauek ere agertzen dira: Zazie Beetz, Frances Conroy, Brett Cullen, Glenn Fleshler, Bill Camp, Shea Whigham, Marc Maron, Douglas Hodge, Josh Pais eta Leigh Gill.