Itxi

Zinemaldia 2024

69. edizioa

Sail Ofizialaren baitan bi aurkezpen berri egingo dira gaur Zinemaldian

EITB Media

Egunean zehar beste proiekzio batzuk ikusi ahal izango dira, adibidez, "Paperezko hegoak", "Ilargi guztiak" eta "Delicious".

  • Zinemazaleak dira egun hauetako protagonista nagusiak Donostian. Argazkia: Zinemaldia

    Zinemazaleak dira egun hauetako protagonista nagusiak Donostian. Argazkia: Zinemaldia

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 69. edizioko Sail Ofizialaren baitan bi aurkezpen berri egingo dira ostiral honetan, irailak 24. Hain zuzen ere, "La Fortuna" eta "Tammy Fayeren begiak" proiektuak aurkeztuko dituzte.

"La Fortuna" (300 min.) lanaren kasuan, Alejandro Amenabar zuzendariak Alex Ventura esperientziarik gabeko diplomazialari gazte bat bizipenak kontatzen ditu. Film honetan, sinesmen guztiak kolokan jarriko dizkion misio baten buru bihurtuko da.

Alexek bere bizitzako abenturari ekingo dio, eta maitasuna, adiskidetasuna eta sinesmenekiko konpromisoa zein garrantzitsuak diren ulertuko du. Alvaro Mel, Ana Polvorosa, Stanley Tucci, Clarke Peters, T'Nia Miller, Karra Elejalde eta Manolo Solo aktoreak dira sei kapituluko telesaila honen protagonistak 

Bestalde, Michael Showalter zuzendariak Tammy Faye Bakker telebista-predikatzaile ebanjelistaren gorakadaren, erorketaren eta berrerospenaren ikuspegi intimoa landu du. Horrela, "Tammy Fayeren begiak" (126 min.) izeneko proiektuan, Tammy Fayeren irudia gogorarazten du. Jessica Chastain eta Andrew Garfield dira film luze honetako protagonistak.

Dena dela, egunean zehar beste proiekzio batzuk ikusi ahal izango dira, adibidez, "Paperezko hegoak" (69 min.). Josu Martinez eta Samara Velteren dokumental honek, Espainiako Estatua Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako operazioa gauzatzeko izan zituen arrazoiei erantzuna bilatu nahi die.

Ikerketa sakon baten ondorioz, testigantzen bidez eta Egunkariko artxiboetatik ateratako irudi argitaragabeekin, filmaren helburua orain arte ezezagunak ziren perspektibak eta datuak ezagutaraztea da.

Era berean, "Ilargi guztiak" (101 min.) lanean, Igor Legarretak heriotzaren beldurrari eta hilezkortasunari buruzko fabula fantastiko bat aurkezten du. Itziar Ituño, Haizea Carneros eta Josean Bengoetxea dira protagonistak.

Bestalde, Eric Besnarden "Delicious" (112 min.) filmak Frantziara eramango du ikuslea, XVIII. mendean. Frantziako Iraultzaren hasieran, nobleziako leinu baten ospea duen mahaiaren kalitatearen araberakoa da batik bat..

Dena dela, Chamforteko Dukeak Manceron kaleratzen duenean, sukaldari talentudunak janaria prestatzeko zaletasuna galdu eta landetxera itzultzea erabakiko du. Han ezagutuko duen Louise misteriotsuak sukaldaritzarekiko pasioa itzuli eta Frantziako lehen jatetxea irekitzen lagunduko dio. Gregory Gadebois, Isabelle Carre, Benjamin Lavernhe dira film luze honetako protagonistak.