Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

22:30ean, ETB2 eta eitb.eus-en

Izen handiko 4 sukaldariren bisita, 'Tú al Norte y Yo al Sur' saioan

A.E.|EiTB

Gaurko saioan, Zestoako andaluziarrek izkira-tortilla eta Setenileko euskaldunek bakailaoa pil-pil erara nola egiten den erakutsiko dute.

Fernando Canalesek (Etxanobe jatetxea) eta Javier Izarrak (Tamarises Izarra jatetxea) gainbegiratuko dute Zestoako lehiakide andaluziarrek gaur 'Tú al Norte y Yo al Sur' saioan egin beharreko sukaldaritza-proba.

Bestalde, euskal lehiakideek Setenil herriari euskal itxura ematen jarraituko dute. Hartara, sukaldean nola moldatzen diren erakutsiko dute bakailaoa pil-pil erara prestatuta. Manolo Bordallo eta Encarni Marquez sukaldari andaluziarrek ere probatuko dute emaitza.

Bi taldeek sukaldean ahal dutena egiten duten bitartean, bi lehiakidek linboan banakako probak gainditu beharko dituzte: Wino baserri batera bidaliko dute, ahuntzak jeztera, eta Jose Gaitan andaluziarra Lekeitiora joango da jaka jantzita, dotore-dotore, arrantza-ontzi bat garbitzera.

Bigarren proban, lehiakideek euren lurraldeko kontakizun eta mitoen berri emango dute jendaurrean. Horietako ipuin batzuk, ordea, ez dira benetakoak, eurek asmatutakoak baizik. Igarriko al du publikoak aldea? Zein ipuin da benetakoa eta zein asmatutakoa? Barreari eutsiko al diote lehiakideek kontatzeko orduan?

'Tú al Norte y Yo al Sur' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.

us-en.