Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

20:30ean

Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren finala jokatuko da asteazkenean

EITB

Ivan Rojo 'Bitxito', Mikel Bermejo, Telmo Irureta, Miren Izostegui, Ibon Belandia eta Diego Perez izango dira parte hartzaileak.

Asteazken honetan (ekainak 20), Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketaren final handia jokatuko da Bilboko Pabellon 6 aretoan 20:30etik aurrera. Sergio Arrospide aktoreak aurkeztuta, sei bakarrizketari bikain izango dira aurrez aurre lehia dibertigarri honetan. Epaile lanetan, Felix Linares eta Leire Orbe aktorea arituko dira, eta gonbidatuen artean, nola ez, Aurori Badiola handia egongo da.

Audientziaren botu gehien jaso duten bi bakarrizketak Ivan Rojo Bitxito-ren El colectivo oprimido eta Mikel Bermejoren Soy un vasco light izan dira. Rojorentzat izango da publikoaren saria (500€). Finalerako sailkatu diren beste lau bakarrizketak hauek izan dira: Telmo Iruretaren Toquecito minus, Miren Izosteguiren Lo que llevo en la maleta, Ibon Belandiaren El karaoke eta Diego Perezen Cómo ser actor y no morir en el intento.

Finala ikustera etortzeko gonbidapenak email bidez eskatu behar dira, monologos_radio_euskadi@eitb.eus helbidean.