Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

22:30ean

"The Basque Route" saioaren azken atala, gaur gauean, Lekeitio eta Gasteiz artean

EiTB

Lekeitiotik Gasteizera bidean hainbat herri bisitatuko ditu Iñaki Urrutiak Ana Goitiarekin, Aitzol Atutxarekin eta Koikilirekin; tartean, Durango, Elorrio, Otxandio eta Uribarri Ganboa.

  • Iñaki Urrutia eta Aitzol Atutxa "The Basque Route" saioan

    Iñaki Urrutia eta Aitzol Atutxa "The Basque Route" saioan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "The Basque Route" saioaren zortzigarren eta azken atala eskainiko da.

Iñaki Urrutia aurkezleak Lekeition hasiko du bidaia Ana Goitia kazetariarekin batera. Silken Uribarren Jauregiko hotelean gosaldu eta bertako historia ezagutzeko aukera izango dute; izan ere, bertan bizi izan zen Zita Borboi-Parmako enperatriza erbestean. Behin indarrak hartuta, Garraitzeko San Nikolas irlara bidaiatuko dute paddle surfean.

Ondoren, Durangorako errepidea hartuko dute. Bidean, Arretxinagako San Migel ermita, Ziortzako Monastegia eta Elorrio bisitatuko dituzte. Durangon, gainera, Aitzol Atutxa aizkolariarekin topo egin eta Urkiolara bizikletan joateko erronka jarriko dio Iñakik.

Otxandiora egingo dute gero. Bertan, Koikili Lertxundirekin izango dira, Athletickeko jokalari ohiarekin. Koikilik Otxandion zabaldu duen ostatua erakutsiko digu perretxiko bilketaz hainbat sekretu kontatu bitartean. Koili eta Iñaki "The Basque Route"ren furgonetara igo eta Uribarri Ganboako urtegirako bidea hartu eta Erpidea erretegian bazkalduko dute ikuspegi ederrez inguraturik.

Bukatzeko, Gasteizen egingo dute azken geldialdia. Bertan, eskulanak egiten dituzten tailer bat ezagutu eta azukrerik gabeko postre ederrak prestatuko dituzte.

"The Basque Route" saioaren azken atala gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.