Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

20:15ean

Euskadiko Orkestraren 'Wagner' saioa, gaur, zuzenean, eitb.eus-en

EITB

Gaur arratsaldean, 20:15ean, Bilboko Euskalduna Jauregitik zuzenean eskainiko du Euskadiko Orkestrak bere bigarren kontzertu-programa.

  • Euskadiko Orkestra.

    Euskadiko Orkestra. Argazkia: EITB.

Euskadiko Orkestrak Wagner saioa eta Mozarten sinfonia bat eskainiko ditu gaur arratsaldean, azaroak 4, zuzenean, eitb.eus-en eta Euskadiko Orkestraren webgunean.

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz edukiera eta mugikortasuna murrizteak eragin handia izan du Euskadiko Orkestraren kontzertuen bigarren programa horretan. Hori dela eta, kontzertuetara joaterik ez dutenek Wagnerri eskainitako kontzertu hori zuzenean ikusteko aukera izango dute bai eitb.eus-en eta baita Euskadiko Orkestraren webgunean. Michel Tabachnikek zuzenduko du eta Rinat Shaham mezzosopranoa izango da artista gonbidatua.

Murrizketa berriak direla eta, planteamendu berriak diseinatu behar izan ditu Euskadiko Orkestrak, jarduerari eutsi ahal izateko. Horregatik, EITBk eta Euskadiko Orkestrak beste pauso bat eman dute euren elkarlan estuan, eta, oraingoan, denboraldiko kontzertuak grabatzeaz eta ondoren ETB2n emateaz gain, asteazken arratsaldean, eitb.eus-en eta Euskadiko Orkestraren webgunean zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Alde batetik, Richar Wagner konpositorearen Sigfridoren Idilioa eta Wesendonck Liedes eskainiko dira. Bestetik, Wolfgang Amadeus Mozarten 35. sinfonia izango da ikusgai, Haffner bezala ezaguna.

Euskadiko Orkestraren emanaldia gaur arratsaldean, azaroak 4, izango da ikusgai, 20:15etatik aurrera, eitb.eus-en eta Euskadiko Orkestraren webgunean.