Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

22:00etatik aurrera

"Kantu Zaharren Afaria Senperen", gaur gauean, "Oholtzan" tartean

EITBMEDIA

Ondoren, 'Garikoitz Mendizabal. 25 urteko ibilbidea' erreportajea izango da ikusgai, txistulari zestoarra protagonista hartuko duen saio berezia.

0:29
Oholtzan saioa

Larunbat honetako 'Oholtzan' saioan, "Kantu Zaharren Afaria Senperen" emanaldia eskainiko da. Ondoren, "Garikoitz Mendizabal. 25 urteko ibilbidea" erreportajea izango dugu ikusgai, txistulari zestoarra protagonista hartuko duen saio berezia.

Senpereko Inharri baserrian egindako kantu zaharren afarian, iparraldeko eta hegoaldeko musikariak elkar hartuta arituko dira, euskal kantutegian falta ezin diren ohiko abesti tradizionalak abesten. Parte hartzaileen artean, Bankako Menditarrak, Pantxoa Karrere eta haren semea Hugo, Boklakariak, Aire Ahizpak, Altxeroak eta Mikel Erramozpiden taldeko neskak daude.

Ondoren, 'Garikoitz Mendizabal. 25 urteko ibilbidea' emitituko da. Txistularitzan maisua dugu Mendizabal, tradizioari eutsiz, bide berriak urratu dituen musikaria. Hamarkada hauetako ibilbidearen errepasoa egingo du saio bereziak, bere hastapenetatik azken lanetaraino. Zestoarrak parte hartu duen emanaldi eta proiektuetako irudiak berreskuratuko dituzte, besteak beste, San Petesburgoko Orkestrarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Kepa Junkerarekin eta euskal musika talde eta bakarlari ezberdinekin eskainitako emanaldietako pasarteak. 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista