Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Athletic Club

'Iribar, atezaina' dokumentala, apirilaren 1ean, ETB1en

EITB Media

Jose Angel Iribar Athleticeko atezain mitikoaren erretratu intimoa eskainiko digu lanak. Apirilaren 4an ETB2n ere izango da ikusgai.

  • Jose Angel Iribar

    Jose Angel Iribar

Apirilaren lehen astean, eta Athleticen Errege Kopako finalaren atariko gisa, Iribar, atezaina dokumentala eskainiko du Euskal Telebistak. Zehazki, apirilaren 1ean (astelehena) izango da ikusgai ETB1en, 22:15ean; eta apirilaren 4an (osteguna), berriz ETB2n (23:30).

Munduko atezainik onenetarikoaren erretratu intimoa egitearekin batera, hezur-haragizko pertsonarengan sakonduko du ikus-entzunezkoak. Euskal Herrian zein kanpoan futbolaren ikono bihurtu zen Txopo Iribarrekin batera, Athleticen historiara pasa diren hainbat jokalarik hartzen dute parte dokumentalean: hala nola Javier Clemente, Julen Guerrero, Daniel Ruiz-Bazán, Peio Agirreoa eta Andoni Zubizarreta. Horiekin batera, gaur egun Athleticen atezain diren Mariasun Quiñones, Unai Simon eta Alex Padilla ageri dira, eta Iribar ondo ezagutzen duten bi jokalari eta entrenatzaile ohi: Manolo Delgado eta Jorge Valdano.

Bestalde, Benito Lertxundi abeslariaren, Jon Maia bertsolariaren, eta Estatu mailan kirol kazetaritzan aitzindari izan zen Sarita Estevez bilbotarraren testigantzak biltzen ditu, baita Zarautz Kirol Elkarteko eta Arrankudiagako Escalza peñako kideenak ere.

FMK Filmak ekoiztetxeak EITBrentzat egindako dago lana da eta Oier Plazak zuzendu du. Garazi Velasco, Pedro Mari Goikoetxea eta Igor Salutregi izan dira gidoilariak; Eider Plaza eta Garazi Velasco aritu dira ekoizpen lanetan; Kerman Goikouria izan da irudi arduraduna, eta Daniel Asua soinuarena. Muntaia Mikel Exebarriak eta Hannot Mintegiak egin dute.