Asteartean, Surne Bilbao Basketek aurkeztu du Luke Petrasek, alegia, 2025-26 denboraldirako egin duen fitxaketetako bat. Petrasekek gogora ekarri du nola, aurreko denboraldian, Bilboko taldeak FIBA Europa Kopa irabazi zuen, eta nabarmendu du helburua dela ildo beretik jarraitzea.
Surne Bilbao Basket hasi da 2025-2026 denboraldia prestatzen. Ekin egin dio denboraldiaurreari, abuztuaren 25ean. Endesa Ligan iragan sasoian baino hobeto ibiltzea eta Europan maila ona ematea ditu helburu Bilboko taldeak.
Surne Bilbao Basketek Europako Kopa irabazi du, joaneko partidan PAOK gailendu den arren. Salonikan jokatutako itzuliko partidaren ostean bereganatu du titulua Bilboko taldeak. Etxera bueltako bidaia luzea izan da, baina festa eta ospakizunak izan dira nagusi.
Ernesto Valverde Athleticen entrenatzaileak Bilbao Basket zoriondu du Europa Kopa irabazteagatik. Talde zuri-gorriak Las Palmasen aurka garaipena bereganatu ostean, Bilboko saskibaloi taldea zoriontzeaz gogoratu da. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
Tomasz Gielo Bilbao Basketeko jokalariak EITBko Aitor Sainz lankideak egindako elkarrizketa "Jo eta ke, irabazi arte!" abestiarekin agurtu du. Beltzezko gizonen zaleek Bilbao Arenako harmailetan sarri-sarri abesten duten doinua
Bilboko aldeak bi puntuz galdu du, baina, joaneko partidan (Bilbon) zazpi puntuko aldea eskuratu zuenez, FIBA Europa Kopako txapelduna da.
Surne Bilbao Basketek FIBA Europa Kopa txapelketa irabazi du asteazken honetan, aurreko astean lortutako zazpi puntuko abantaila baliatuta. Horrela jaso dute beltzezko gizonek txapeldunaren garaikurra.
Bilbao Basketen entrenatzaileak, 2025eko FIBA Europa Kopa irabazita, nabarmendu du "oso pozik" dagoela, "taldeagatik, klubagatik, Bilbogatik, Bizkaiagatik", titulua eskuratuta.
Surne Bilbao Basketek Europa Kopako finala jokatuko du PAOKen kontra, Salonikan. Bilboko taldeak zazpi puntuko abantaila lortu zuen joaneko neurketan, eta zaleen babesa izango du PAOKen kantxan. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Surne Bilbao Basketek PAOKen aurka jokatuko du Europa Kopako finaleko itzuliko partida, Salonikan. Bilboko taldeak 7 puntuko abantaila lortu zuen joanekoan. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 19:00etatik aurrera.
Jaume Ponsarnau Bilbao Basketen entrenatzaileak Bilboko taldeak PAOKen aurka Salonikan jokatuko duen Europa Kopako finaleko itzuliko partidari buruz hitz egin du. Neurketa apirilaren 23an jokatuko da, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
Surne Bilbao Basketek Europa Kopako finaleko itzuliko partida jokatuko du PAOKen kontra, Salonikan, apirilaren 23an. Egun Bilboko taldean jokatzen duen Marvin Jones Greziako taldean ibilitakoa da, baita beste hauek ere: Fred Weis, Andy Panko, Georgios Tsalmpuris eta Kostas Vasileiadis.
Surne Bilbao Basketeko entrenatzaileak, Miribillan, FIBA Europa Kopako finaleko joaneko partida amaituta, nabarmendu du garrantzitsua dela, hurrengo astean, Bizkaiko taldeak "zentratuta" jarraitzea. Bilbao Basketek zazpi puntuko aldea lortu du (72-65).
Surne Bilbao Basketek zazpi puntuko aldea lortu du, PAOK Salonika aurkari, FIBA Europa Kopako finaleko joaneko partidan; izan ere, Bizkaiko taldea 72-65 nagusitu da. Neurketa amaituta, Melwin Pantzar, norgehiagokan euskal taldeko jokalaririk onena bera, baikor azaldu da itzulikoari begira.
Hirukoa Taldeak deituta, Surne Bilbao Basketeko ehunka zale izan dira Bilbao Arenako sarreran, eta, txaloka eta kolore bizia emanez, Bizkaiko taldeko jokalariak lagundu dituzte.
Surne Bilbao Basketek Europa Kopako finaleko joaneko neurketa jokatuko du, PAOKen kontra, Bilbao Arenan. Norgehiagoka hasi aurreko orduetan, pabilioia eta inguruak hitzordu garrantzitsurako jantzita dira.
Miribillan, asteazkenean, 20:00etatik aurrera, Surne Bilbao Basketek eta PAOK Salonikak FIBA Europa Kopako finaleko joaneko partida jokatuko dute; horren harira, Hirukoa Taldeko zaleek 17:30erako deitu dituzte zale guztiak, jokalariek jendearen beroa hasi aurretik ere izan dezaten.
Neurketa asteazkenean jokatuko dute, Miribillan, 20:00etatik aurrera, eta Surne Bilbao Basketen aurkaria astearte arratsaldean iritsi da Euskal Herrira; Forondako aireportutik, Bizkaiko hiriburura abiatu da.
EITBk Surne Bilbao Basketeko presidentea elkarrizketatu du; izan ere, asteazken gauean, euskal taldeak modu ikusgarrian lortu zuen, Dijonen aurka, FIBA Europa Kopako finalerako sailkatzea. Aurkaria PAOK Salonika izango du, apirilaren 16an eta 23an.
Surne Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako finala jokatuko du PAOK Salonikaren kontra. Bilboko taldeak 19 puntuko tartea zuen kontra, eta irauli egin zuen finalera sailkatzeko: itzuliko partida 97-68ko emaitzarekin irabazi zuen. Finalerako txartela lortu dute beltzezko gizonek.
Euskal taldeak Dijon kanporatu du, modu ia-ia sinestezinean; izan ere, azken bost minutuetan, 28-2ko partziala lortu du, 97-68 irabazi arte. Bilboko taldeak 19 puntuko tartea irauli behar zuen, finalerako sailkatzeko. PAOK Salonika izango da azken aurkaria.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.

