Itxi

telebista

Kultura agenda

Arte garaikidearen bildumei buruz, gaurko 'EiTB Kultura'n

A.H.

EITB

Artiumera joango dira arte garaikidea nota sortu eta nola kontserbatzen den ikustera.

  • Irudirik gabe

    Irudirik gabe

'EiTB Kultura' saioa Gasteizko Artium museoko aretoetan barna murgilduko da, gaur egun arte garaikidearen bilduma publiko bat nola sortu eta nola kontserbatzen den jakiteko.

Azkeneko urteetan ezin izan dira artelan berriak erosi, baina dohaintza eta gordailu modura jasotako obrei esker, Euskadiko arte garaikidearen bilduma handiena osatu dute. Dani Castillejo Artiumeko zuzendariak, Enrique Martinez Goikoetxea museo kontserbatzaileak eta Yolanda Egoscozabal erakusketen koordinatzaileak bilduma nola kudeatzen den azalduko dute 'EiTB Kultura'n.

Asteko zine estreinaldien tartean, Spike Lee eta Lars Von Trier zinegileen azken lanak, Old Boy eta Nymphomaniac 2, nabarmenduko dituzte. Gainera, Bilboko Zinegoak jaialdiaz mintzatuko dira, eta disko, kontzertu, antzezlan eta erakusketa proposamen berrien errepasoa egingo dute.

'EiTB Kultura' gaur gauean emitituko da ETB2n.