telebista
'No es país para sosos'
Laudio eta Bermeo, sukalki onena prestatzeko lehian, gaur, ETB2n
EITB
Ramon Roteta Bermeora joango da eta Ander Gonzalez Laudiora, herri bakoitzeko sukaldari onena bilatzeko asmoarekin.
ETB2k 'No es país para sosos: entre dos fuegos' saioaren hirugarren atala eskainiko du gaur gauean, bi herriren arteko beste lehia batekin. Ramon Roteta Bermeora joango da eta Ander Gonzalez Laudiora. Bakoitzak herriko sukalkirik onena prestatuko duen sukaldaria bilatuko du, elkarren aurka lehiatzeko.
Bermeoko jendeak irrintziekin egingo dio harrera Ramoni, eta herriko altxor gastronomikoak erakutsiko dizkiote, Jabi gidariaren eskutik. Primerako sukaldari batekin egingo dute topo, eta hark haragiaren sekretuak erakutsiko dizkio. Horrez gainera, Hollywooden lan egin duen bermeotar bat ezagutuko du, herriko pintxo tipikoak dastatuko ditu eta aquatonic klase bat egingo du.
Anderrek eta Laudiko bere gidariak, Juanjok, oso sukaldari berezia topatuko dute. Sukalkia prestatzen aditua ez ezik, asmakizun gastronomikoak prestatzen ditu, eta Ander harrituta utziko du bere trebeziarekin. Elkarrekin joango dira herriko azokara barazki onenen bila, eta bertako pertsonaia ospetsuenetako bat ezagutuko dute: oilo ilehoria. Herriko jendeak arloteen abestiekin agurtuko ditu Ander eta berarekin eramango duen sukaldari bitxia.
Bi herrietako zeinek irabaziko du asteazkeneko lehia? Sukaldariek eta euren laguntzaileek platoan prestatu beharko dute bere sukalkirik onena, eta Ramonek eta Anderrek euren bilaketa lana ondo egin dutela erakutsi beharko dute. Mari Tere etxekoandreen erregina eta Marti Alabamako printzesa izango dira gastronomiaz eta umore onez beteriko norgehiagoka honen epaileak.
'No es país para sosos: entre dos fuegos' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.