Itxi

telebista

00:05ean

'Europa Transit'en 'Kaleko dantzariak' dokumentala, gaur, ETB1en

A.H. | EITB

Bulgariako erromaniarren egoera latza ezagutzeko aukera emango du filmak, ijito-etniako gazte talde batekin egindako dantza tailerraren bitartez.

'Europa Transit' Donostia 2016ren enbaxada ibiltariak uztailean Plovdiven filmatutako dokumentala da Kaleko dantzariak, eta ETB1ek gaur eskainiko du gauerditik aurrera. Xuban Intxaustik zuzenduta, Sra. Polaroiska talde artistikoak (Alaitz Arenzanak eta María Ibarretxek osaturiko taldea) dantzako tailer bat antolatu zuen Plovdiven, Bulgarian. Bertan, ijito-etniako zenbait gaztek parte hartu zuten eta, elkarrekin, dantza-ekitaldi bat prestatu zuten hiriko erdigunean.

Parte hartu zuten gazteen eta antolatzaileen artean garatutako harremanari esker, Bulgariako erromaniarren egoera latza ezagutzeko aukera ematen du filmak. Kaleko dantzariak dokumentalak dantza, artea eta kultura aurreiritziaren, gizarte-bazterketaren edo ezberdina izatearen beldurraren aurkako antidotoak direla erakutsiko du.

Ikus itzazu Kaleko dantzariak dokumentala, gaur gauean, 00:05ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, 'Europa Transit' ekimenaren dokumentalak nahieran ikus ditzakezu eitb.tv-n.

tv-n.