Itxi

telebista

'El Conquis', gaur, 22:30ean

David Seco eta Marceloren arteko giroa gaiztotuko da immunitate-jokoan

Kokoz beteriko zakutzarrak eramango dituzte lehiakideek hurrengo proban. Secoren eta Marceloren arteko harremana gehiago gaiztotuko da, eta Erkuri errieta egingo dio Jantzik, jarrera alda dezan.

Marcelo Ferreiraren eta David Secoren arteko harremana erabat gaiztotuko da 'El Conquistador del Caribe' saioko laugarren atal honetan. Talde berdeko kapitainak joko zikina leporatu dio hainbatetan boxeatzaile brasildarrari. Aste honetako immunitate-jokoan, bi kapitainen arteko tentsioa areagotu egingo da.

Laugarren ataleko immunitate-jokoa hondartzan izango da. Lehiakideek ginkana antzeko batean hartuko dute parte, eta lasterketan kokoz beteriko zakuak eraman beharko dituzte soinean. Proban, baina, hainbat oztopo gainditu beharko dituzte; bidean aurkituko dituzten enborrak eta Karibe itsasoa, besteak beste. Hiru taldeek Izeta, Aiskander eta Alex izango dituzte buru proba honetan.

Erku talde gorriko kapitainaren jarrerak ere, okerrera egingo du. Immunitate-jokora joan aurretik, istripua izango du aihotz batekin, eta sendagilea bertaratuko da. Saioa grabatzen duen taldeko kideen aurrean kexuka arituko da, eta, ondorioz, Jantzik kargu hartuko dio.

Horrelakoa da "El Conquistador del Caribe"! Laugarren atala gaur izango da ikusgai, 22:20 aldera, eitb.eus-en eta ETB2n. Aurreko atalak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude eskuragarri.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea