Itxi

telebista

20:00ean

Fontechara txangoa, gaur, "Historias a Bocados" saioan

EiTB

Mariaje Calleja, Carlos Carreño eta Juan Carlos Ortiz de Zarate izango dira Josebaren anfitrioiak.

  • "Historias a Bocados" Fontechan

    "Historias a Bocados" Fontechan. EIiTBren bideo batetik ateratako irudia.

Gaur arratsaldean, Joseba Arguiñanok "Historias a Bocados" saioan bisitatuko duen herria Fontecha izango da, Lantarongo herria, Araban.

Mariaje Calleja Micaela Portilla eskolako irakaslea eta zuzendaria da. Fontechako Prestakuntza Integraleko Zentroan hainbat lanbide ikas daitezke, eta Orgaz Jauregia zaharberritzen ari dira bertako ikasleak. Eraikin hori eta Kondestablearen Dorrea dira herriak dituen Erdi Aroko bi harribitxiak. Gastronomia unerako, gure aurkezleak plater hotz bat prestatuko du Orgaz jauregiko patioan bertan: txitxarro-solomo marinatuak. Dorrearen goiko aldean dastatuko dituzte, lurretik 25 metrora.

Carlos Carreñok urte batzuk daramatza erretiroa hartuta, eta Arabako hiriburuan etxea duen arren, Lourdes emaztearen jatorrizko herrian bizi da. Carlosek harro erakutsiko dio Josebari bere baratza; eta bertatik potxak eta tomateak bilduko dituzte. Josebak potxak txirlekin prestatuko ditu, eta tomateak dastatzeko aukera ere izango dute.

Azkenik, Juan Carlos Ortiz de Zarateren istorioek vodka eta whisky zaporeak ekarriko dizkigute. Jose Luis Navarro eta Eduardo Martinez de Murgia haurtzaroko lagunekin batera, Basque Moonshiners enpresa sortu zuen. Destilazioak patatatik abiatuta egiten dituztela jakinda, produktu horrek protagonismo berezia izango du kontakizun honetan. Ez dute tortilla bikaina egiteko aukera galduko.

"Historias a Bocados" Fontechan izango da gaur, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.